Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ESKUBALOIKO ERREGINAREN KOPA

alt

Eskubaloiko Erregina Koparen XLV. edizioa Donostian izango da, maiatzaren 10ean, 11an eta 12an.

    Eskubaloiko Erregina Koparen XLV. edizioa Donostian izango da, maiatzaren 10ean, 11an eta 12an. Zortzi taldek hartuko dute parte, Illunbe Donostia Arena izango da egoitza eta Super Amara BERA BERA izango da talde antolatzailea.

    Antolakuntzak abonuen salmenta jarri du martxan. CB UROLA EKren bidez erosita, 32 euro kostatuko da helduentzat, eta gazteentzat (14 urte arte, barne) 18 euro.

    CB UROLA EKean lehiaketa horretarako bidaia antolatuko dugu, eta idazki honen bidez, emakumezkoen eskubaloi onenaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Ekitaldira joan nahi dutenek helbide honetan (https://forms.gle/HNugapdmxnaURbSr6) aurkituko duten inprimakia bete behar dute, beranduenez apirilaren 28an.


    Joan-etorriak egiteko autobusa antolatuko dugu. Bazkideek eta Klubeko jokalariek 27 euro ordaindu beharko dute hiru bidaiengatik eta bazkide ez direnek 42 euro. Animatu!

    Oharra: asteburu horretan ez da jardunaldirik egongo.

https://forms.gle/HNugapdmxnaURbSr6