Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Apirilaren 9-10eko emaitzak eta kronikak.


Aste Santuaren atarian, norgehiagoka gutxi jokatu dituzte gure taldeek.

1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK

    CB UROLA EK LAZTIMENDIren denboraldiko lehen porrota Ispillan, unerik desegokienean. Ondo asko genekien Zumaiako Pulpo EKren bisita zaila izango zela; izan ere, liga-titulua ziurtatzeko aukera zuen talde bisitariak, baina etxean jokatzean aldeko emaitza lortzeko konfiantza genuen, baina gehiegi barkatu genuen.

    Horiek aukera garbi asko alferrik galdu zituzten eta kostaldekoen atezainak ere geldiketa onak egin zituen. Hala eta guztiz ere, atsedenaldiko 10 eta 14koak partida leihatzeko aukerakin uzten zituen Inixiok entrenatutako mutilak. Eta hala izan zen, berdinketa lortzeko ahalegina ikaragarria izan zen partidaren azken minutura arte, baina oraingoan ezin izan zen izan bisitarien eraginkortasunagatik.

    Okerrena ez zen izan amaierako 23 eta 24koa, baizik eta hurrengo jardunaldia baldintzatuko duten zenbait jokalariren lesioak.

    Euskal Ligan sartzeko faserako sailkatzeko aukerak ez dira galdu, baina astearte honetan, hilak 12an, punturen bat batu behar dugu Irunen. Akatsik egiteko tarterik gabe gelditu gara.

UROLA EK LAZTIMENDI, 23 - LABARRA TABERNA PULPO EK, 24


2. LURRALDEKO GIZONEZKOAK

    Zaila da partida bat jokatzea, non ez zure egoerak, bakarrik hamar jokalari genituen, ez aurkariak, ez arbitroak ez dute laguntzen. Inork ez du zalantzan jarriko Leitzaran hobea izan zela, eta inork ezin du zalantzan jarriko CB UROLA EK ALAI HORTZ KLINIKA taldeko jokalariek dena eman dutela parekatua hasi eta pixkanaka-pixkanaka, epailearen laguntzarekin, etxeko taldearen alde jarri den partidan.

    Lanean jarraitzen dugu, partida hau atzean utzi, eta bi aste barru Aloña Mendiren aurka jokatuko dugunaren pentsatzen hasiak gara.

CDB LEIZARAN ERNIO INMOBILIARIA, 43 - UROLA EK ALAI HORTZ KLINIKA, 25


INFANTIL GIZONEZKOAK

    Beste garaipen bat. 26-20. Erraza dirudien arren, lan handia egin zuten CB UROLA EK GOIERRI BUSeko mutilek. Aurkako taldeak jokalari altu eta indartsuak ditu, errespetua ematen dutenak, baina ez zuen axola, gure mutilek aparteko lana egin zutelako eta beren jokoa egiten jakin zutelako: indartsu defentsan, seguru atepean eta kontraerasoetan azti eta eraginkor.

    Ezin dugu kronika hau amaitu arbitraje bikaina nabarmendu gabe. Animo eta oporrez gozatzera.

UROLA EK GOIERRI BUS, 26 - BACALAOS SANTYMAR HONDARRIBIA, 20



EMAITZAK Resultados  · 2022 / 04 / 09-10

1. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 1ª Territorial Masculina

Urola EK · Laztimendi

23

24

Labarra Taberna Pulpo EK

1. Lurraldeko Emakumezko Seniorrak · 1ª Territorial Femenina

Urola EK · Urzum

-

-

Atsedena

2. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 2ª Territorial Masculina

CDB Leizaran Ernio Inmobiliaria

43

25

Urola EK · Alaia Hortz Klinika

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Urola EK · Cristaleria Gohierri

-

-

Atsedena

Kadete Gizonezkoa Euskal Liga · Cadete Masculino Liga Vasca

Urola EK · RS Aralar

-

-

Atsedena

Kadete Emakumezko  Errendimendua · Cadete Femenina Rendimiento

Urola EK · Construcciones Antio

-

-

Atsedena

Kadete Gizonezkoak Partaidetza · Cadete Masculino Participación

Urola EK · Antonio Aranzadi

-

-

Atsedena

Infantil Gizonezkoak Partaidetza · Infantil Masculino Participación

Urola EK · Goierribus

26

20

Bacalaos Santymar Hondarribia

Infantil Emakumezko Partaidetza · Infantil Femenino Participación

Urola Eskubaloi Kluba

-

-

Atsedena

Alebin Gizonezkoak Errendimendua · Alebin Masculino Rendimiento*

Urola Eskubaloi Kluba

-

-

Zarautz KE

Eskubaloi Eskola · Escuela Balonmano

Urola Eskubaloi Kluba

-

-

Atsedena


*Atzeratutako partida