2025/2026 Denboraldiko Hasierako Bilera
.png)
Kadete, infantil, alebin eta eskolako jokalarien guraso eta tutoreentzako deialdia.
2025/2026 denboraldia hastearekin batera, klubeko kadete, infantil, alebin eta eskolako jokalarien guraso eta tutore guztiak bilera batera deitzen dira. Bilera hau irailaren 24an, asteazkena, 19:00etan, Zumarragako Zelai Aristi Kultur Etxean izango da.
Gai-zerrenda honakoa izango da:
- Klubaren arauak eta funtzionamendua azaltzea, bai eta entrenamendu eta partidetan jarduteko protokoloak ere, Zumarragan nahiz kanpoan.
- Familiek klubeko estamentuetan parte hartzeko eskaera, ofizial eta/edo laguntzaile gisa.
- Txangoak eta/edo txapelketak.
- Aurtengo denboraldiko egutegia eta lehiaketa sistema.
- Galde-eskeak.
⚠️ Denboraldiaren garapen egokirako edukiek duten garrantzia dela eta, arren eskatzen da ahalik eta jenderik handiena gerturatzea. ⚠️
Info gehiago atxikitutako dokumentuan. ⬇️⬇️
Info gehiago atxikitutako dokumentuan. ⬇️⬇️