ESKUBALOI INKLUSIBOA

Legazpin egin zen topaketan UROLA EKeko ordezkariak egon ziren
Izei Martinez Albenizek, Ormaiztegin bizi baina gure Klubarekin lotura estua duenak (bi ahizpek gurekin jokatzen dute eta bera da Ispillako ohikoetako bat), asteburu honetan Legazpin egin den eskubaloi inklusiboko topaketan parte hartu du. Izei eta gainontzeko parte hartzaileak animatzera Urolako hainbat neska infantil eta guraso joan dira.
Goraipatu egiten dugu gure kirola pertsona guztiengana hurbiltzeko aukera, pertsona horien egoera edozein dela ere. Ziur Izeik, bere kideek eta publikoak gozatu egin dutela eta espero dugu ekimena errepikatzea berandu baino lehen, eta, zergatik ez, noizbait Ispillan egitea.
Klubarekin lotutakoari dagokionez, parte hartzen ari diren gure hamar taldeetatik bederatzik kopa desberdinetako finalerdietarako sailkapena lortu dute. Finalerdiak partida bakarrera jokatuko dira, multzoen fasean ondoen sailkatu den taldearen kantxan.
Ispillan UROLA EK LAZTIMENDI (SM), UROLA EK ANTONIO ARANZADI (JM) eta UROLA EK DESKARGA AROZTEGIA (IM) arituko dira. Eta Ispillatik urrun, UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIO (SN), UROLA EK RSA (KM), UROLA EK EUTSI (KN), UROLA EK ALAI HORTZ KLINIKA (IM), UROLA EK (IN) eta UROLA EK URZUM (IN).