Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Historia

alt

Elkarteak bere izena Urola errekari zor dio non, Zumarraga eta Urretxuko udalerriak zeharkatuz bien arteko muga bihurtzen delarik. Udalerri hauek nukleo urbano bera osatzetik gertu daude eta bien artean 18.000 biztanle batzen dituzte. Hala ere, Udalerri bakoitzak beren zerbitzu propioak kudeatzen ditu. Zumarraga, Urretxu eta alboko Legazpi udalerriek osatzen duten eskualdeari Urola Garaia deritzo. 

Urola K.E. –eskubaloiko saila- 1982/1983 kirol denboraldiko uztailean sortu zen, ANSELMO PORTILLO JAUNA zelarik bertako lehendakaria (garai batean elkartearen kirol sail guztien lehendakaritza bateratzen zuen). ANSELMO PORTILLOK, AMAIA SORALUZE, NELYDA FUENTES SANZ, IZASKUN PLAZAOLA ETA JOSE ANGEL GARCIAREN laguntzarekin batera, emakumezkoen eskubaloi talde bat osatzeko ideia aurrera atera zuen, gizonezkoen taldea errespetatuz dagoeneko GOIERRI Kirol Elkarteak kudeatzen baitzuen hau eta baita Gipuzkoako Eskubaloi Federazioan izena emateko behar ziren 10.000 pezetak ordainduz ere. Lehenengo emakumezkoen taldea Urolaren argazki-galerian ikus dezakezue. Bitxikeri bezala bi argazki original azaltzen direla aipatu genezake, non horietako bat alderantziz dagoen. 

Lehendabiziko trabak gainditu ostean eta asteroko “rifa”, egutegi, eta abarren salmentaren ondoren, JOSE ROMAN GONZALEZ  DE AUDIKANA JAUNA zena buru zuen Kirol Komisioaren bermeaz ofizialtzen da elkartea. Garai honetako alkate lanak Garitano jaunak egiten zituen. 

1987/88 denboraldian, desagertu berri zen Goierri eskubaloi taldeko partaideekin batera, egituratzen da gizonezkoen lehenengo senior taldea. 

Geroztik anitz pertsona izan dira Urola K.E. eskubaloi sailari beraien laguntza eskaini eta luzatu diotenak. 

Aipatu beharrekoak dira elkartearen lehendakaritzan egon diren pertsonak, arestian aipaturiko Anselmo Portillo, JOSE ANGEL GARCIA, JOSE ANTONIO MENDIZABAL eta CARLOS GAGO LLAMAS JAUNA gaur egungo lehendakaria delarik bera. Ezin litezke ahaztu CESAR PARRA eta JULIAN CABRERA, beraien eten gabeko laguntzaz elkartearen zuzendaritzako lehenengo partaideak izan zirelarik. Eskertu era berean elkartearen lehenengo urratsetan eman zen kirol-lankidetza, gizonezkoen kategorian bereziki, On Iñaki eta On Roman Pérez, La Salleko anaien eskutik. 

Urola Eskubaloi elkarteak, talde handietan dabiltzan makina bat jokalari eman ditu. Argazki galeria/ jokalariak atalean daude ikusgai.

UROLA Kirol Elkarteak 2008/2009 denboraldi arte izan dituen kirol-lorpenen artean, (porrotak ahaztu egiten dira) honako hauek dauzkagu: 

  • 1991/92 denboraldian lehenengo lurraldeko edo territorial mailara igoera.
  • 1998/99 denboraldian bigarren nazionalera igoera.
  • 1999/00 denboraldian, Valladoliden jubenil mailako Espainiako txapelketa jokatzen da. 

Gaur egun, Zumarraga eta Urretxun, eskubaloia bermatu eta finkatuta dagoen aktibitate bat da, ugari direlarik elkarteko sail honetako talderen batetan parte hartu eta hartzen dirauten gazteak.