Denboraldia amaitzera doa eta ohitura bihurtu nahi dugun guraso eta jokalarien arteko partidak jokatu nahi ditugu. Ekainaren 5ean izango dira eta jokatzeko prest dauden gurasoei bere seme-alaben taldeko arduradunekin harremanetan jartzeko eskatzen dizuegu. Jendearen arantzunaren arabera entrenamentuak, erropak, ordutegiak, bestelako ekintzak (afariak, sariak, oroigarriak. . .) antolatu eta jakin araziko dizkizuegu.Une dibertigarri eta berezi bat izaten denez parte hartzea animatzen zaituztegu. Batzuk zein besteak iazko partidak dituzte gogoan eta baten batek errebantxa hartzeko aukera izango du.