Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Maiatzaren 07-08ko kronikak

alt

Aste Santuko oporren eta Erregina Koparen ondoren, asteburuan normaltasuna berreskuratu zen, eta Ispillan Eskubaloi-Eskolekin arnastutako giro aparta nabarmendu zen.

1. LURRALDEKO EMAKUMEZKOAK

    Makal hasi ziren Iñigok entrenatutakoak, huts asko eginez, hiru penalti ere bai, eta Munttarpekoak, pixkanaka-pixkanaka, sei/zazpi gol arteko aldearekin joan ziren markagailuan. 6 eta 15 atsedenaldian, defentsa bigun eta jaurtiketetan eginiko akats askoren ondorioz.

    Bigarren zatian, CB UROLA EK URZUMekoek hobera egin zuten defentsan, eta nahiz eta penaltiak eta sei metrotako jaurtiketa argiak hutsegiten jarraitu zuten, pixkanaka aldea murrizten joan ziren, baina, bigarren zatia irabazi arren, 20 eta 26 galdu zuten.

    Horiek ez dituzte besoak jaisten, eta bukaeraraino egiten dute borroka. Markagailuan atzetik ikusten direnean, askatu eta hobeto jolasten dute. Denboraldi bukaerara arte geratzen diren bi partidetan garaipenen bat lortzea espero dugu, eta goragoko kategoria batean jokatuz lortutako esperientzia hurrengoan nabaritzea.

UROLA EK URZUM, 20 - MUNTTARPE, 26

2. LURRALDEKO GIZONEZKOAK

    2. Lurraldeko Gizonezkoen Kopako azkenaurreko partida. Denboraldia luzea izaten ari da gure mutilentzat, eta ez daude lehiaketan buru-belarri. Bergararrek egoera horretaz baliatu ziren justiziaz irabazteko.

    Denboraldi zaila izaten ari da CB UROLA EK ALAI HORTZ KLINIKAkoentzat. Jokalari gutxi, gaizki ulertutak… baina nabarmendu eta eskertu behar dira jokalarien ahalegina, gogoa eta inplikazioa, eta gure jarraitzaileek, une on eta txarretan, ematen diguten laguntza. Hurrengo aurkaria Leitzaran da, eta astean zehar dena emango dugu partida prestatu eta bermerekin lehiatzeko.

BERGARA KE, 34 - UROLA EK ALAI HORTZ KLINIKA, 27


JUBENIL GIZONEZKOAK

    CB UROLA EK KRISTALERIA GOIERRI ondo hasi zen, laugarren minuturako 0 eta 4 agintzen zuelarik, baina, pixkanaka-pixkanaka, ekipoak behera egin zuen, eta elgoibartarrek berdindu eta aurretik jarri ziren. 19 eta 16 atsedenaldian.

    Bigarren zatian berdintasuna izan zen nagusi berrogeita hamargarren minutuan Angelek hutsartea eskatu zuen arte. Ordutik aurrera, elgoibartarrak presaka aritu ziren, eta Zumarraga/Urretxukoak gora etorri eta behin betiko 30-32koa ezarri zuten.

    Lortutako bi puntu horiekin Federazio Txapelketako multzoko txapeldun birtuala da taldea. Horretarako, oraindik jokoan dauden lau puntuetako bat lortu behar da, eta hurrengo jardunaldia egokia izan daiteke, aurkaria, Ordizia Zumarragan, ez baita oso sendo ari. Baina denok dakigu partida guztiak lehiatu behar direla. Goazen mutilok, konfiantzarik gabe eta puntuen bila!

DEUKO IZARRA ELGOIBAR, 30 - UROLA EK CRISTALERÍA GOHIERRI, 32


KADETE GIZONEZKOAK EUSKAL LIGA

    Asko kostatu zitzaien partidan sartzea CB UROLA EK RS ARALAR taldeko mutilei, eta konturatu zirenerako, 8 eta 2 ziren atzetik. Gero, zentratuago, eta korrika eta abiaduraz jokatzen hasi zirenean, partidan sartu ziren. Hala ere, Usurbilek jokalari onak ditu eta ez zuten partida arriskuan ikusi. 41 gol jasotzeak, horietako bat bera ere ez kontraerasoan, eta Anderrek geldialdi asko egiteak defentsa-lanetan oso bigun egon zirela adierazten du.

    Partida bakarra geratzen da, Zarautzen aurka, eta espero dugu, azken boladan porrot askotxo jaso arren, Euskal Ligan jokatzea baliagarria izango zaiela datorren denboraldian, dagoenekoz jubenil mailan.

ZARAZPE USURBIL KE, 41 - UROLA EK RS ARALAR, 30


ESKUBALOI ESKOLA

    Aloña Mendi, Hernani, Legazpi, Ordizi, Tolosa, Pulpo, Zarautz eta Urola Eskubaloi Eskoletako hamabost talde eta 225 neska-mutil baino gehiago elkartu ginen igande goizean Ispillan.

    Ikusleen zalapartak eta txalo-zaparradak direla eta, eskubaloiko jardunaldi on eta politaz gozatu genuen. Eguneko protagonista nagusiek hala berretsi zuten, galdetuta, primeran pasa eta errepikatzeko prest daudela esan bai zuten.

    Ez dago modur ederragorik harrobia lantzen jarraitzeko eta zaletasuna sortzeko. Zorionak jokalariei, eta klubei, egiten duten lanagatik.



EMAITZAK Resultados  · 2022 / 05 / 07-08

1. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 1ª Territorial Masculina

Siglo XX Plater prestatuak Ordizi

33

31

Urola EK · Laztimendi

1. Lurraldeko Emakumezko Seniorrak · 1ª Territorial Femenina

Urola EK · Urzum

20

26

Munttarpe

2. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 2ª Territorial Masculina

Bergara KE

34

27

Urola EK · Alaia Hortz Klinika

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Deuko Izarra Elgoibar

30

32

Urola EK · Cristaleria Gohierri

Kadete Gizonezkoa Euskal Liga · Cadete Masculino Liga Vasca

Zarazpe Usurbil KE

41

30

Urola EK · RS Aralar

Kadete Emakumezko  Errendimendua · Cadete Femenina Rendimiento

Aiala A ZKE

41

24

Urola EK · Construcciones Antio

Kadete Gizonezkoak Partaidetza · Cadete Masculino Participación

Urola EK · Antonio Aranzadi

-

-

Atsedena

Infantil Gizonezkoak Partaidetza · Infantil Masculino Participación

Txingudi Eskubaloia

3

33

Urola EK · Goierribus

Infantil Emakumezko Partaidetza · Infantil Femenino Participación

Urola Eskubaloi Kluba

-

-

Atsedena

Alebin Gizonezkoak Errendimendua · Alebin Masculino Rendimiento

Zarautz KE

18

13

Urola Eskubaloi Kluba

Eskubaloi Eskola · Escuela Balonmano

Urola Eskubaloi Kluba

-

-