Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Cronica fin de semana


cronica fin semana

1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK · 1ª Territorial Masculina
Urola EKak 28 eta 17 garaitu du Tolosa CF, Zumarragako Ispilla
kiroldegian jokatutako norgehiagokan.
Defentsa-lanetan erakutsitako sendotasunak atezainen geldiketa
eta kontraeraso ugari eragin ditu. Joko azkar eta arin horretan
oinarrituta, horitxoek tartea zabaldu dute markagailuan eta nagusi izan
dira.
Hurrengo jardunaldian Donibanera joango gara, azken urteotan
sentsazio gazi-gozoak eman dizkigun kantxara. Neurketan nagusi
izateko gaitasunagatik positiboak, baina aldeko egoerak kudeatzen ez
asmatzeagatik etsigarriak. Erronka horri aurre egin beharko diogu
datorren asteburuan etxetik kanpo garaipena lortzen saiatzeko.
UROLA EK, 28 - TOLOSA CF, 17
2. LURRALDEKO GIZONEZKOAK · 2ª Territorial Masculina
Partida parekatua izan da. Bi taldeetako erasoak defentsak baino
gehiago izan dira. Atsedenaldira 17nako berdiketarekin iritsi dira.
Bigarren zatian Bergarak hiru goleko errenta lortu du eta etxeko taldeak
markagailua iraultzeko zorian egon bada ere, 30-31 zazpi minuturen
faltan, azken minutuetan Beragara nagusi izan da eta garaipena lortu
du.
Pixkanaka taldea hobeto jokatzen ari da, hobekuntza nabaria da.
Tamalgarriena gure jokalarietako batek izan duen lesioa. Lerro hauen
bidez gure animoak helarazi nahi dizkiogu, eta gure artean ahalik eta
lasterren egotea opa diogu. Eutsi Urtzi!!!
UROLA KE, 31 - BERGARA, 35
JUBENIL GIZONEZKOAK · Juvenil Masculino
Markagailuak adierazten duen baino garaipen landuagoa.
Hasiera lasaia defentsan eta zalantzaz betea erasoan, Saiekok
planteatutako 5:1 defentsaren aurrean.
13. minutuan markagailuak 2-3koa adierazten zuen,
entrenatzaileak hutsartea eskatu eta erasoari buruzko zalantzak argitu
ondoren, Urola EKak 1-6ko partziala lortu du, eta 5-10 iritsi gara
atsedenaldira.
Atsedenaldiaren ondoren, Saiekok estutu egin du eta
markagailuan hurbildu da (10-13 41 min.) baina gure mutilek
urduritasuna eusten eta partida kontrolatzen asmatu eta markagailuan
tartea zabaldu dute, behin betiko 17-24arekin amaitzeko.
Lan ona, baina aurkariak eskaintzen dituen taktika-aldaketen
aurrean gabezia ugari izan ditugu, eta adierazitakoan baino ez dituzte
ikusten. Erabakiak hartzea landu behar da....
SAIEKO, 17 - UROLA EK CRISTALERÍA GOHIERRI, 24.
KADETE GIZONEZKOAK ERRENDIMENDUA · Cadete Masculino
Urola EKaren denboraldiko 3. garaipena. Defentsan sendo eta
erasoan arin, erraz irabazi dio Hernaniri.
Markagailua irekitzea kosta da (0-0 5. min), baina lehen goletik
aurrera, Urola EK pixkanaka urrunduz joan da markagailuan. Hernaniri
kosta egin zaio gola sartzea, eta Urola EKak bere defentsaren eta
atezainaren jarduera onaz baliatu da kontraerasoan jarduteko.
Galera mordo bat ez dugun lehen partida. Gehiago zirela ikusita
hazi egin dira horitxoek. Lanean jarraitu behar da...
UROLA EK RS ARALAR, 38 - HERNANI, 19.
INFANTIL EMAKUMEZKOAK · Infantil Femenino
Ia bi urtez lehiatu gabe egon ondoren, neskentzako lehen partida
izan da asteburu honetakoa. Ausart zelairatu dira, eta zenbait akats
egin arren, markagailuan aurretik izan dira beti.
Borrokatzeko eta zelaian dena emateko gogoz datozela erakutsi
dute.
Hurrengo jardunaldia ligaren hasiera da; lanean jarraituko dugu
emaitza onak lortu ahal izateko.
UROLA EK, 28 - BERGARA, 18.
EMAITZAK · 2021 / 10 / 09-10
1. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak
Urola EK · Laztimendi 27 18 Tolosa CF
1. Lurraldeko Emakumezko Seniorrak
Arilan Elgoibar - - Urola EK · Urzum(1)
2. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak
Urola EK · Alaia Hortz Klinika 31 35 Bergara KE
Jubenil Gizonezkoak
La Salle-Saieko KE 17 27 Urola EK · Cristaleria Gohierri
Kadete Gizonezkoak · Errendimendua
Urola EK · RS Aralar 38 19 Hernani Sorlan
Kadete Emakumezko · Errendimendua
Bergara KE 25 18 Urola EK · Construcciones Antio
Kadete Gizonezkoak · Partaidetza
Urola EK · Antonio Aranzadi - -
Infantil Gizonezkoak · Partaidetza
Urola EK · Goierribus - -
Infantil Emakumezko · Partaidetza
Urola Eskubaloi Kluba 28 18 Bergara KE(2)
Alebin Gizonezkoak · Errendimendua
Urola Eskubaloi Kluba - -
Eskola
Urola Eskubaloi Kluba - -
(1) Atzeratua
(2) Lagunartekoa