Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bilera

alt

Bilera

2020/2021 denboraldiarekiko egoera aintzat hartuz, mezu honen bidez JUBENIL zein SENIOR
taldeetako partaide diren GURASO (jokalaria adin txikikoa den kasuan edota adin nagusiko
batek parte hartu ez dezakeen egoeran) eta JOKALARIEI hurrengo asteko bilerara aurkezteko
eskaera helarazi nahi dizuegu. Bilera Zumarragako BELOKI PILOTALEKUAN gauzatuko da,
irailaren 15ean arratsaldeko 19:30etan hain zuzen ere.
Honako edukiak landuko dira:
- Elkarteak ezarritako arau eta funtzionamenduen azalpena emango da. Batik bat, bizi
dugun egoeraren ondorioz, ezarriko den protokoloaren inguruan hitz egingo dugu.
- Guraso, ofizial zein kolaboratzaileen parte hartzea eskatuko da, COVID-19ak bai
elkartean, bai gizartean eragindako egoerari aurre egin ahal izateko.
- 2020/2021 denboraldiko egutegia eta ondorenez, aurtengo lehiaketa sistema
jorratuko dira.
- Azkenik, sortu daitezkeen galderei erantzuna emango zaie.
Gaiaren garrantzia dela eta, GEHIENGOAREN PARTE HARTZEA funtsezkoa dela deritzogu.
Horrez gain, pilotalekuaren edukiera kontuan hartuz, jokalari bakoitzeko persona bakarra
aurkeztea eskatzen dugu.
Zumarragan, 2020ko irailaren 11n
ZUZENDARITZA-BATZORDEA

- Convocatoria inicio temporada CAST_EUS.pdf