Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA KE SUM. ELEC.OLETAKO NESKEN PORROTA


Alaia "A" ZKEren aurka 29 eta 19 galduz zigor handiegia jaso zuten.


Zarautzera abiatzekoan gure neskek bazekiten erronka zaila zutela, zarauztarrak sailkapenaren goi aldean bai daude. Jorge eta Alainen neskak hasiera kaskarra egin zuten eta etxekoak berehala bost goleko aldea lortu zuten. Suspertu ziren ordea, defentsa sendotu zuten, erasoan eraginkorrago aritu ziren eta apurka tartea murriztea lortu zuten, atsedenaldira bi goleko desanbantailaz, 13 eta 11, iritsi zirelarik.

Bigarren zatian zalantzaz beterik kantxaratu ziren gure neskak eta defentsan erraztasun handiak eman zituzten. Etxekoak ez zuten oparia alferrik galdu eta istant batean zortzi goleko aldea ireki zuten. Entrenatazaileak eginiko aldaketekin horitxoak hobeto jokatzen hasi ziren baina ahalegina ez zen markagailua orekatzeko nahikoa izan. Gainera, etxekoak norgehiagoka ondo kudeatu zuten eta amaieran hamar goleko aldeaz nagusitu ziren, 29 eta 19.

Agian zigorra gehiegizkoa izan zen, UROLA KE SUMINISTROS ELECTRICOS OLETAko neskak markagailuak, eta sailkapen nagusiko postuak, adierazten duen baino gehiago jokatzen dutelako. ANIMO NESKAK !!!