Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA EK RSAko MUTILAK GIPUZKOAKO TXAPELDUN

alt

Gabonetako geldialdiaren ondoren, lehiaketetara itzuli gara, zazpi garaipen, bi berdinketa eta hiru porretekin. Adierazi Bigarren Lurraldeko Senior gizonezkoek bi partida jokatu dituztela asteburu honetan eta azpimarratu UROLA EK RSAko kadete gizonezkoek Gipuzkoako Txapeldun izan direla.

1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK


    UROLA EK LAZTIMENDIren garaipena landua azken sailkatuaren aurka. Elgoibarko lehen lerroa oso inspiratuta agertu zen eta partida asko korapilatu zen gure mutilentzat. Horiek bigun antzean aritu ziren defentsan, eta bisitarien jaurtiketa ia guztiak gol ziren.

    Etxekoen eraginkortasuna erasoan berdintasunari eusten zion. Epaia ez zen iritsi norgehiagokaren azken txanpara arte, Elgoibarko albokoen gaineko defentsa sakonago eta irekiagoaren ondorioz.

    Emaitza horri esker, lider izateko borroka egingo dugu hurrengo jardunaldian Legazpira egingo dugun bisitan. Derbi zirraragarri bat izango delakoan gaude.

UROLA EK LAZTIMENDI, 30 - PIZZERIA SALENTO ELGOIBAR, 26



JUBENIL GIZONEZKOAK


    Aurrez beraien aurka jokaturiko bi partidetan berdinketa eta porrot bana izan ondoren, oraingoan bai, UROLA EK ANTONIO ARANZADIk Urnietari irabaztea lortu zuen. Partida nahiko berdintsua izan zen, baina beti izan zuen kolore horia, 4 edo 5 gol arteko abantailekin.


    Partida bat geratzen zaigu, Donibaneren aurka, ligaren bigarren zatia amaitzeko.


UROLA EK ANTONIO ARANZADI, 27 - URNIETA GURIA JATETXEA, 25



KADETE GIZONEZKOAK


    UROLA EK RSAko mutilek Ordizia Eskubaloi taldeari gailendu zitzeien Ligako azken partidan, eta Gipuzkoako Txapeldun izan ziren. Jose Angelek eta Alainek entrenatutakoak partida bakarra galdu dute eta Euskal Ligan sartzeko aukera ematen duen sektorea jokatzeko sailkatu dira, merezimendu osoz.


    Sektore hori datorren asteburuan jokatuko da Ispillan. Gipuzkoako Txapeldunaz gain, Euskal Ligako zazpigarren sailkatua (Ereintza), Bizkaiko Ligako bigarrena (Urdaibai) eta Gipuzkoako Ligako hirugarrena (Hernani) egongo dira. Lehenengo hirurak Euskal Ligaren hurrengo faserako sailkatuko dira, eta horrek, Estatuko Txapelketarako sailkapena erabakiko du.


BEJONDEIZULELA, MUTILAK !!! EUTSI !!!


UROLA EK RSA, 31 -  ORDIZIA ESKUBALOIA, 19



KADETE EMAKUMEZKOAK


    UROLA EK EUTSIko neskak berdinketa batekin eman zioten amaira Ligari Orion. Berdinketa horri esker, zortzigarren postua eskuratu dute.


OSO ONDO, NESKAK !!!


SUMMER IN THE USA ORIO ERAGIN, 30 - UROLA EK EUTSI, 30





EMAITZAK · 2024 / 01 / 13-14

1. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 1ª Territorial Masculina

Urola EK · Laztimendi

30

26

Pizzeria Salento Elgoibar

1. Lurraldeko Emakumezko Seniorrak · 1ª Territorial Femenina

Tolosa CF Eskubaloia

24

19

Urola EK · Construcciones Antio

2. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 2ª Territorial Masculina

Munttarpe Iriarte Enea Erretegia

29

22

Urola EK · Cristalería Goiherri

Urola EK · Cristalería Goiherri

34

29

Ordizia Eskubaloia

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Urola EK · Antonio Aranzadi

27

25

Urnieta Guridi Jatetxea

Kadete Gizonezkoak · Cadete Masculino

Urola EK · RSA

31

19

Ordizia Eskubaloia

Kadete Emakumezko · Cadete Femenina

Summer In The USA Orio Eragin

30

30

Urola EK · Eutsi

Infantil Gizonezkoak · Infantil Masculino

Zarazpe Lakatuak Pulpo Ek

20

33

Urola EK · Deskarga Aroztegia

Infantil Gizonezkoak · Infantil Masculino

Urola EK · Alai Hortz Klinika

10

40

Galdona Burdindegia Pulpo Ek

Infantil Emakumezko · Infantil Femenino

Aiala B ZKE

12

32

Urola EK · Goierribus

Infantil Emakumezko · Infantil Femenino

Bankoa Elgoibar

13

27

Urola EK · Urzum

Alebin Gizonezkoak · Alevín Masculino

Urola EK

14

14

Egia Eskubaloia

Alebin Emakumezkoak · Alevín Femenino

Urola EK

-

-

Atsedena

Eskubaloi Eskola · Escuela Balonmano

Urola Eskubaloi Kluba

-

-

Atsedena