Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ZIZTU BIZIAN !


Dagoenekoz, Klubeko ia talde guztiak daude lehian. Asteburu honetan, zaharrenek bigarren jarduera jokatu dute eta gaztetxoenek debuta egin dute. Denetariko emaitzak izan ditugu: sei porrot, bi berdinketa eta bi garaipen.

1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK

    Berdinketa larunbatean Ispillan UROLA EK LAZTIMENDI eta La Salle Legazpiren artean jokaturiko derbian.

    Etxekoen hasiera itxaropentsua izan zen, lehen hamar minutuetan ez zuten golik jaso eta 5-6 goleko errentak lortu zituen. Hala ere, bisitarien bultzadari eta horitxoen behartu gabeko akatsei esker, markagailua orekatu egin zen, eta atsedenaldia 13 eta 10ekoarekin iritsi zen.

    
Bigarren erdia alderantziz hasi zen, UROLA EK LAZTIMENIk ezin izan zituen gauzatu sortutako aukerak, Legazpiko atezainaren jarduera bikainaren ondorioz. Hala, bisitariek bi goleko errenta lortu zuten, eta gureek, erasoan atezaina kenduz egin zien aurre zailtasunei.

Inixiok entrenatutakoek markagailua irauli zuten, eta hiru gora jarri ziren finalerako minutu gutxi falta zirela. Aldea behin betikoa zirudien, baina kanporatze batek baldintzatu egin zuen etxekoen defentsa, eta jaurtiketetan asmatu ez zutenez, 21nako berdinketaz amaitu zen norgehiagoka.

    Azken segundoetan lokalek ez zuten jaurtitzea asmatu ere egin, eta sentsazio gazi-gozoa utzi zuten emaitzari dagokionez, baina baikorra lehiakorrak izan zirelako hain talde zailaren aurrean.

    Hurrengo bidaia Ordiziara izango da, eta, aurkariaren maila dela eta, partida oso bat egin beharko dugu.


UROLA EK LAZTIMENDI, 21 - LAUDIBE JATETXEA LEGAZPI, 21



EMAITZAK · 2023 / 10 / 07-08

1. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 1ª Territorial Masculina

Urola EK · Laztimendi

21

21

Laubide Jatetxea Legazpi

1. Lurraldeko Emakumezko Seniorrak · 1ª Territorial Femenina

Zuhegan Orio Eragin

45

30

Urola EK · Construcciones Antio

2. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 2ª Territorial Masculina

Donibane Eskubaloia Mitxintxola

45

24

Urola EK · Cristalería Goiherri

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Urola EK · Antonio Aranzadi

21

21

Urnieta Guria Jatetxea

Kadete Gizonezkoak · Cadete Masculino

Bergara KE Urdina

26

32

Urola EK · RSA

Kadete Emakumezko · Cadete Femenina

Urola EK · Eutsi

20

24

Creados Pulpo EK

Infantil Gizonezkoak · Infantil Masculino

Hernani Leoka ET

29

37

Urola EK · Deskarga Aroztegia

Infantil Gizonezkoak · Infantil Masculino

Urola EK · Alai Hortz Klinika

14

28

Egia Eskubaloia B

Infantil Emakumezko · Infantil Femenino

Urola EK · Goierribus

12

33

Txikixa Taberna Pulpo EK

Infantil Emakumezko · Infantil Femenino

Ordizia Eskubaloia

24

5

Urola EK · Urzum

Alebin Gizonezkoak · Alevín Masculino

Urola EK

-

-

Atsedena

Alebin Emakumezkoak · Alevín Femenino

Urola EK

-

-

Atsedena

Eskubaloi Eskola · Escuela Balonmano

Urola Eskubaloi Kluba

-

-

Atsedena