Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ZORITXARRARI AURRE EGINAZ, GARAIPENA


Hutsune garrantzitsuak zituen arren, UROLA KE / LAZTIk garaipen garrantzitsua lortu du Soraluce BKE taldearen aurka. 32 - 31

Partidoak ez zuen traza honik. Aurrez aurre, abiadura eta erritmo handian jokatzen duen talde bat; gaixotasunak, lesioak. . . direla medio, jokalari asko falta ziren eta honek aldaketak egiteko aukera gutxi ematen zion gure lehen taldeari. Baina gure mutilek hortzak estutuz, indarrak handik eta hemendik ateraz, sailkepeneko goi aldean sendotzen dituen garaipena lortu zuten.

Hasiera oso berdindua izan zen, bai jokoan eta bai markagailuan. Golak bi ateetan txandakatzen ziren eta inork ez zuen norgehiagoka menperatzea lortzen. Lehen zatiaren erdi aldetik aurrera, defentsako lan txukunari eta Alain Beltzaren erasoko jokoari esker, etxeko taldeak bi/hiru goleko errenta lortu zuten eta atsedenaldira 17 eta 14ko aldeaz iritsi ziren.

Bigarren zatiaren hasiera ildo beretik joan zen. UROLA KE / LAZTIkoek sendo jarraitu zuten defentsa lanetan eta Iker Soraluzeren gidaritzapean sei golekoa aldea edukitzea ere lortu zuten (24 eta 18). Baina gure mutilei nekea nabaritzen hasi zitzaien eta bergaratarrak, arin jokatuz eta atezainaren lan onari esker, tartea gutxitzen joan ziren. Une horietan Jon Vizuete albokoaren gol ederrek taldea bizirik manten du zuten.

Azken bost minutuetan sartzearekin batera, bisitariek 30na berdintzea lortu zuten, bainan, aukerak izan arren, ez ziren markagailuan aurretik jartzeko gai izan. Partidoa amaitzeko hamabost segundu falta zirela, markagailuak behi-betikoa zirudien 31nako berdinketa erakusten zuen, hala eta guztiz ere gure mutilek, azken ahalegina eginez azkar jokatzea erabaki zuten. Iker Soraluzek pase bikaina eman zion Alain Longási, eta honek, bere abiaduraz baliatuz, bergararren atea zulatzea lortu zuen, behin-betiko 32 eta 31koa ezarriz.

Ez zen gehiagorako tarterik izan eta Iñigok zuzendutako mutilek, ongi landutako garaipen garrantzitsu bat poltsikoratu zuten. Arerio gogor baten aurrean eta talde erdia falta zela lortutako garaipen honek konfiantza eman behar die datozen norgehiagoken aurrean.