Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EUSKAL LIGARA IGOTZEKO PLAY OFF-ARI BURUZKO INFORMAZIOA

alt

·

Asteburu honetan, urtarrilaren 27, 28 eta 29an, Zumarragako Ispillan, Euskadiko Ligara igotzeko Play Off-a egingo da, jubenil mutilen kategorian. Parte-hartzaileak hauek izango dira: Trapagaran Eskubaloia, Euskal Ligako zazpigarren sailkatua; Beltzagorri Santutxu Eskubaloi Kluba, Bizkaiko Txapelketako txapelduna; Egia Eskubaloia, Gipuzkoako Txapelketako bigarren sailkatua; eta Urola Eskubaloi Kluba, Gipuzkoako Txapelketako hirugarren sailkatua.


Lau taldeetako batek bakarrik lortuko du igoera, eta, beraz, play off zirraragarri eta lehiatua izango da. Ispillatik pasatzen den orok lau klubetako mutilen lan onarekin gozatuko du. Besoak zabalik hartuko zaituztegu.


Jardunaldiak girotzeko, kafetegi/taberna zerbitzua eskainiko da, zozketak egingo dira, CB UROLA EKren bufandak eta Anabel Santamaria Txapelketaren merchandisinga jarriko dira salgai.


Hona hemen partiden ordutegiak:


OSTIRALA 27

17:30

Beltzagorri EK

Egia Eskubaloia

19:30

CB Urola EK

Trapagaran Eskubaloia





LARUNBATA 28

10:00

Beltzagorri EK

Trapagaran Eskubaloia

12:00

Egia Eskubaloia

CB Urola EK





IGANDEA 29

10:00

Trapagaran Eskubaloia

Egia Eskubaloia

12:00

CB Urola EK

Beltzagorri EK