Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

URTARRILAREN 21EKO ETA 22KO KRONIKAK ETA EMAITZAK

alt
Larunbateko zozketari dagokion JANNETT URDAITEGIA HARATEGIA emandako lotearen emate-ekitaldia.

·

1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK

    21-32, UROLA EK LAZTIMENDIren aldekoa, Zarautzera egindako bisitan. Horiek erakutsitako intentsitateak eta kostaldekoak izan zituzten hutsuneak espero baino errazagoa egin zuten norgehiagoka.

    Partidaren lehen minutuetatik 5/6 goleko aldea izan zen bisitarien alde, eta aurkariari errekuperatzeko aukerarik ez emateaz gain, gure jokalariek aldea handitzea lortu zuten azken markagailuraino.

    Garaipen horri esker, taldeak taulako goiko postuetan jarraitu ahal izango du, eta hurrengo jardunaldian, zuzeneko arerio baten aurrean, jokatu beharreko partidari balio handiagoa ematen dio.

    Urtarrilaren 28an, larunbata, Ispillan izango den hitzorduan zaleen laguntza beharko dugu, Saieko taldearekiko aberage partikularra berreskuratzeko eta sailkapenean dauden gutxieneko aldeak handitzen saiatzeko.

    ARITZBATALDE TABERNA ZKE, 21 - UROLA EK LAZTIMENDI, 32



JUBENIL GIZONEZKOAK

    Ligako txapeldunari irabazi zion UROLA EK CRISTALERÍA GOHIERRIk ondo jokatutako partidan.

    Partida horientzako abantaila txikiekin hasi zen, baina Bera Berak, pixkanaka-pixkanaka, bere kalitatea inposatu zuen eta atsedenaldira gutxieneko abantailarekin iritsi zen.

    Bigarren zatiaren erdian, etxekoek defentsa aldatu zuten, indartsuago bihurtuz, Ander handi egin zen atezaintzan, jaurtiketen eraginkortasuna handitu zuten eta bizpahiru goleko aldea zabaldu zuten, azkenean garaipen nahiko lasaia lortuz.

    Taldeak bigarren urtez jarraian jokatuko duen Euskal Ligara igotzeko play off-erako entrenamentu ona izan zen larunbatekoa. Santutxun hiru partida on egin beharko dira eta zorte ona izan. Jakinaren gainean edukiko zaituztegu. Aupa taldea!

UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRI, 35 - HERRERIA BIDEBIETA BERA BERA, 28



    Bestealde, UROLA EK ALAI HORTZ KLINIKAko mutilek garaipen garrantzitsua lortu zuten ordiziarrak menderatuz. Horri esker, beraien multzoko bigarrenak jarri dira, liga amaitzeko jardunaldi baten faltan.

UROLA EK ALAI HORTZ KLINIKA, 27 - ORDIZIA ESKUBALOIA, 25



ALEBIN GIZONEZKOAK PARTAIDETZA

    Partida polita, lehiatua, bizia eta entretenigarria, igandean Ferre eta Urtziren neska-mutilek Aloñarekin izan zuten lehia. Lehiakide guztiek gogotsu, grinatsu aritu ziren eta jokaldi onak eskaini zizkiguten. Partida berdindua izan zen, baina hirugarren laurdenean kontrako atea zulatu ez izana gureak kondenatu zituen. Hala ere, ez zuten etsi amaierara arte. EUTSI !!!

UROLA EK DESKARGA AROZTEGIA, 13 - ALOÑA MENDI KE, 17



EMAITZAK · 2023 / 01 / 21-22

1. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 1ª Territorial Masculina

Aritzbatalde Taberna ZKE

21

32

Urola EK · Laztimendi

1. Lurraldeko Emakumezko Seniorrak · 1ª Territorial Femenina

Urola EK · Construcciones Antio

-

-

Atsedena

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Urola EK · Cristaleria Gohierri

35

28

Herreria Bidebieta Bera Bera

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Urola EK · Alaia Hortz Klinika

27

25

Ordizia Eskubaloia

Kadete Gizonezkoak · Cadete Masculino

Urangadeko Pulpo EK

24

27

Urola EK · Antonio Aranzadi

Kadete Emakumezko · Cadete Femenina

Urola EK · Urzum

-

-

Atsedena

Infantil Gizonezkoak · Infantil Masculino

Urola EK · RSA

20

24

Mecalbe Eibar Eskubaloia

Infantil Emakumezko · Infantil Femenino *

La Salle Legazpi

-

-

Urola EK · Goierribus

Alebin Gizonezkoak · Alebin Masculino

Urola EK · Deskarga Aroztegia

13

17

Aloña Mendi KE

Eskubaloi Eskola · Escuela Balonmano

Urola Eskubaloi Kluba

-

-

La Salle Legazpi


* Atzeratua