Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Urola EKeko jokalari bat izango da Euskadirekin Espainiako Autonomien Txapelketan.

alt

·

    Urtero jokatzen da urte berriarekin Espainiako Autonomien Txapelketa. Aurten, Alacanten jokatuko da, urtarrilaren 3tik 8ra, 102 selekzio autonomikorekin.

    Euskadikoarekin, Jokin Plazak, infantil mailako gure jokalariak, jokatuko du. Oker ez bagaude, Klubeko fitxa duen eta Txapelketan parte hartzen duen lehen jokalaria izango da.

    Bestalde, Klubarekin lotura estua duen Jon Ander Goenaga epaile arituko da Txapelketa berean.

    Bejondeiela biei eta zorte on!!!