Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

URRIAREN 29KO ETA 30EKO KRONIKAK ETA EMAITZAK


Asteburu ona klubarentzat urriko azkena. Nabarmentzekoak, partaidetzako talde alebin mistoaren debuta, UROLA EK DESKARGA AROZTEGIA, eta Senior Nesken ligako lehen garaipena.

1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK

    UROLA EK LAZTIMENDIk garaipenaren bidean jarraitzen du, oraingoan etxetik kanpo, Bergararen kontura. Horitxoen taldeko lana etxekoen banakotasunari gailendu zitzaion.

    Atsedeneko 12 eta 17koarekin bigarren zati lasaia aurreikusi zitekeen, baina ez zen hala izan, 5-0ko partzial batek, polemika eta guzti, berdindu egin baitzuen borroka. Hamazazpinako berdinketaren ondoren, Inixiok entrenatutako mutilek tentsioa baretu eta berriro ere tartea zabaldu zuten elektronikoan.

    Emozioen kudeaketa egokiak, eta defentsa onak gure atezainen geldiketak ahalbidetu zituzten eta kontraerasoan partida erabakitzeko aukera izan zuten. Amaieran 22 eta 27.

    Datorren larunbatean, azaroak 5, 18:00etan, Andoaingo Leitzaran hartuko dugu Ispillan. Bi taldeen sailkapen-egoeragatik garrantzi handikoa bada, ez da partida erabakigarria izango, baina talka oso lehiatu eta bizia espero da.

SORALUCE BKE, 22 - UROLA EK LAZTIMENDI, 29


1. LURRALDEKO EMAKUMEZKOAK

    Lehenego garaipena UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIOrentzat, non eta derbi batean! Hasiera-hasieratik etxeko taldea nagusi izan zen eta defentsa on batean oiñarritutako garaipena lortu zuen. Etenaldira 12 eta 7ko markagailuarekin ailegatu ziren. Bigarren zati txukunean jokalari guztien partehartzeko aukera izan zen.

    Denboraldiko lehen garaipena, lanaren ondorioa da, ez dago formula magikorik, lana, lana eta lana baizik. Hurrengo erronkari begira horri eutsiko diogu gure bertsiorik onena emateko asmoarekin. Aupa Urola!!

UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIO, 29 - LA SALLE LEGAZPI, 18


JUBENIL GIZONEZKOAK

    Bigarren faseko lehen partida UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRI taldearentzat. Lehen zatia oso estua izan zen; alternantziak eta alde txikiak markagailuan eta 18 eta 19 atsedenaldian.

    Bigarren zatian horiak trumilka atera ziren, sendo defentsan eta atearen aurrean eraginkor. 24 eta 32 berrogeita bosgarren minutuan, norgehiagoka bideratua zirudien, baina orduan baloiak galtzen hasi ziren, jaurtiketak hutsegiten, bigun defentsan… eta Zarautzek, inoiz amore ematen ez duenak, markagailua irauli zuen.

    Hogeita hamar segundoren faltan, bat behera, eta baloia guretzat… gauzatutako zazpi metrokoa, berdinketa eta puntu bat Urretxu-Zumarraga aldera.

    Ontzat eman behar da puntua, biak izan zitezkeelako edo bat ere ez, eta Zarautzen inoiz ez da erraza irabaztea. Bigarren fase honetan partida guztiak oso lehiatuak izango dira, baina borrokatzeko prest gaude.

HETTICH ZKE, 38 - UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRI, 38


PARTAIDETZAKO ALEBIN MISTOA

    UROLA EK DESCARGA AROZTEGIAko mutilen eta nesken debuta zela nabaritu zen, urduri hasi baitziren, jokoan presaka eta atearen aurrean huts eginik. Pixkanaka finkatzen joan ziren, jokoa hobetu zuten, behartu gabeko akats gutxiago egin zituzten eta jaurtiketetan gehiago asmatu zuten. Amaieraraino borrokatu ziren, markagailuak adierazten zuena kontuan hartu gabe.

    Jarrera horrekin, jokoan eta talde moduan hobetzen joango dira. Hurrengoaren bila!

UROLA EK DESKARGA AROZTEGIA, 10 - MECALBE EIBAR ESKUBALOIA, 22



EMAITZAK Resultados  · 2022 / 10 / 29-30

1. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 1ª Territorial Masculina

Soraluce BKE

22

29

Urola EK · Laztimendi

1. Lurraldeko Emakumezko Seniorrak · 1ª Territorial Femenina

Urola EK · Construcciones Antio

29

18

La Salle Legazpi

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Hettich ZKE

38

38

Urola EK · Cristaleria Gohierri

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Urola EK · Alaia Hortz Klinika

31

29

Bacalaos Santymar Hondarribia

Kadete Gizonezkoak · Cadete Masculino

Egia Indaux

35

41

Urola EK · Antonio Aranzadi

Kadete Emakumezko · Cadete Femenina

Urola EK · Urzum

-

-

Atsedena

Infantil Gizonezkoak · Infantil Masculino

Urola EK · RSA

-

-

Atsedena

Infantil Emakumezko · Infantil Femenino

Urola EK · Goierribus

-

-

Atsedena

Alebin Gizonezkoak · Alebin Masculino

Urola EK · Deskarga Aroztegia

10

22

Mecalbe Eibar Eskubaloia

Eskubaloi Eskola · Escuela Balonmano

Urola Eskubaloi Kluba

-

-

Atsedena