Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

URRIAREN 22KO ETA 23KO KRONIKAK ETA EMAITZAK


Deskara Aroztegiko alebinak lehen lagunartekoa jokatu duten asteburuan, Urola EK Cristalería Goiherri jubenil gizonezkoak Gipuzkoako Txapelketan arituko den multzorako sailkapena lortu du.

1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK

    UROLA EK LAZTIMENDI garaipenaren bidera itzuli da, Irungo Txingudi partida zail batean garaituz.

    Bisitariek, zituzten baja ugariak zirela eta, beren ohiko joko-modua aldatu eta oso erritmo baxuko lehia planteatu zuten, pasibotasunaren mugan. Irundarren erritmoarekin kutsatu ziren horitxoei beren jokua inposatzea kostatu zitzaien.

    Atsedenaldian 14 eta 12 zalantzazko baten ondoren, bigarren aldian Inixiok entrenatutakoak intonatu egin ziren eta pixkanaka aldea handitu egin zen markagailuan. Irungoen nekeak ere lagundu zuen zeregin horretan. Azken aldea handiagoa izan zitekeen, baina bi taldeek azken 28-23ra arte iraun zuten.

    Ez da erraza, teorikoki hobea zaren baina jokalekuan ziurtatu behar den, eta kontrakoak bere aukerak ondo jokatzen dituen, partida bat erabakita uztea.

    Datorren astean Bergarara joango gara batzen jarraitzeko asmoz.


UROLA EK LAZTIMENDI, 28 - TXINGUDI GOIBAR, 23



1. LURRALDEKO EMAKUMEZKOAK

    Hasierako lehen hogei minutuetan UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIOk ongi egin zion aurre etxeko taldeari. Baina une horretatik aurrera, markagailuan 11 eta 8 zeudela, gure neskak behera etorri ziren. Txakalaldiak bigarren zatiko zazpigarren minutura arte iraun zuen eta tarte horretan horitxoek partidatik kanpo egon ziren.

    Orduan, Nagoren neskak suspertu eta gure betiko senior neskak azaldu ziren; defentsan ondo, sendo, erasoan jaurtiketak hobetuz… baina dagoenekoz beranduegi zen.

    Askoz gehiago eskatu behar zaio talde honi. Burua falta zaigu, lasaitasun gehiago eta emaitza aurrera ateratzen lagunduko diguten gauzetan arreta jartzea. Hori guztia hobetzeko lanean jarraitzea da bidea. Aupa Neskak!!!


ORDIZIA BIOK2.COM, 30 - UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIO, 20



JUBENIL GIZONEZKOAK

    Emaitzak adierazten duena baino partida zailagoa. Bi taldeek multzoko 2. postua zuten jokoan, eta horrek bigarren fasean 1. eta 6. artean sailkatzeko eskubidea ematen zuen. Horixe zen denboraldirako ezarri genuen lehen helburua.

    Partidaren hasieran Donibane nagusitu zen bere atezainaren geldiketei eta horitxoen defentsa bigunari esker (urduritasuna?). Hogeigarren minutuan bisitariek gehienezko errenta lortu zuten, hiru goleko aldea, baina UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRIko mutilek beren defentsa doitu zuten eta eraginkorrago agertu ziren erasoan eta markagailua irauli zuten, atsedenaldira 17 eta 14 iritsi zirelarik.

    Bigarren zatiak lehenengoaren azken hamar minutuetako noraezean jarraitu zuen, eta pixkanaka Iñigok entrenatutakoak markagailuan zuloa irekitzen joan ziren. Erasoko presak eta pibotearen aurkako defentsa txarra izan ziren bigarren zati honetako orban bakarrak.

    Hemendik aurrera, aurkariak zailagoak izango dira... Baina ziur ondo lehiatuko garela. BEJONDEIZUELA MUTILAK!!!



UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRI, 35 - DONIBANE ESKUBALOIA, 24




EMAITZAK Resultados  · 2022 / 10 / 22-23

1. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 1ª Territorial Masculina

Urola EK · Laztimendi

28

23

Txingudi Goibar

1. Lurraldeko Emakumezko Seniorrak · 1ª Territorial Femenina

Ordizia Biok2.com

30

20

Urola EK · Construcciones Antio

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Urola EK · Cristaleria Gohierri

35

24

Donibane Eskubaloia

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Ordizia Eskubaloia

30

30

Urola EK · Alaia Hortz Klinika

Kadete Gizonezkoak · Cadete Masculino

Urola EK · Antonio Aranzadi

32

21

Hiru Thermik Lehioak Aloña Mendi KE

Kadete Emakumezko · Cadete Femenina

Endañeta Pulpo EK

21

21

Urola EK · Urzum

Infantil Gizonezkoak · Infantil Masculino

Urola EK · RSA

18

26

Hondarribi KE

Infantil Emakumezko · Infantil Femenino

Ordizia Enirio

15

17

Urola EK · Goierribus

Alebin Gizonezkoak · Alebin Masculino

Urola EK · Deskarga Aroztegia

8

24

Hernani

Eskubaloi Eskola · Escuela Balonmano

Urola Eskubaloi Kluba

-

-

Urola Eskubaloi Kluba