Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

URRIAREN 1EKO ETA 2KO KRONIKAK ETA EMAITZAK


Senior taldeen debuta, gizonezkoena zein emakumezkoena, asteburu on batean gure taldeentzat, lau garaipen argi eta gutxienekoaren bi porrotekin.

1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK

    Estreinaldiak konplikatuak dira beti, eta are gehiago bisitari gisa egiten baduzu, baina ziurgabetasun hori laster desagertu zen, horiek, defensa sendo batean oinarrituz, tartea zabaldu bai zuten lehen zatiaren erdi aldean. Atsedenaldian, 9 eta 13.

    Bigarren erdian, CB UROLA EK LAZTIMENDIkoak errenta ongi kudeatzen ari ziren, baina aurkarien atezainaren geldiketek, eta kontraerasoek, bi goletara hurbildu zituen etxekoak. Hala ere, Inixiok entrenatutakoak suspertu eta lortutako abantaila berreskuratu zuten. Amaierara arte, bisitarien aldeko gol-trukea.

    Datorren larunbatean, hilak 8, beti zaila den Zarautz jasoko dugu Ispillan, 18:00etan. Gure zaleen laguntzarekin asteburu honetan lortutako emaitzari jarraipena ematea espero dugu.

EGIA KOSKO TABERNA, 19 - UROLA EK LAZTIMENDI, 24


1. LURRALDEKO EMAKUMEZKOAK

    Galdu arren, lehen emakume-taldearen debut ona, eta aurrez proposatutako helburuak bete zituen. Lehenengo zatia oso txukuna, ongi landutako 6-0 defentsa eta ondo jokatutako erasoekin. Bigarren zatian, UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIOko neskak presaka aritu ziren eta horretan irabazteko aukerak pisu handia izan zuen. Azken hori ere entrenatu egiten da. Bide onetik goaz!

UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIO, 23 - ZUHEGAN ORIO ESKUBALOIA, 25


JUBENIL GIZONEZKOAK

    CB UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRIren garaipen argia, lehenengo jardunaldian jasandako porrota arintzeko balio duena. Horiak askoz hobeagoak izan ziren, bai defentsan bai erasoan, eta partidak ez zuen historia handirik izan. Gure mutilek partidu ona jokatu zuten eta, nagusitasuna gorabehera, serio eta kontzentratuta aritu ziren partidu osoan.

INGOU ARRASATE EB, 15 - UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRI, 48



EMAITZAK Resultados  · 2022 / 10 / 01-02

1. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 1ª Territorial Masculina

Egia Kosko Taberna

19

24

Urola EK · Laztimendi

1. Lurraldeko Emakumezko Seniorrak · 1ª Territorial Femenina

Urola EK · Construcciones Antio

23

25

Zuhegan Orio Eskubaloia

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Ingou Arrasate EB

15

48

Urola EK · Cristaleria GohierrI

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Urnieta Guria Jatetxea

20

19

Urola EK · Alaia Hortz Klinika

Kadete Gizonezkoak · Cadete Masculino

Ereintza Beissier

15

27

Urola EK · Antonio Aranzadi

Kadete Emakumezko · Cadete Femenina

Urola EK · Urzum

27

12

Egia Eskubaloia

Infantil Gizonezkoak · Infantil Masculino *

Urola EK · RS Aralar

13

27

Eibar

Infantil Emakumezko · Infantil Femenino *

Urola EK · Goierribus

8

17

Arrasate

Alebin Gizonezkoak · Alebin Masculino





Eskubaloi Eskola · Escuela Balonmano






*Lagunarteko partida / Partido amistoso