Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

MARTXOAREN 26-27ko KRONIKAK


Azken jardunalditako joera aldatu dugu, eta asteburu honetan porrotak baino garaipen gehiago lortu ditugu. Balantzea bi porrot, berdinketa bat eta lau garaipenen da. Garaipenen artean azpimarratu, neska seniorrek (denboraldiko bigarrena) lortutakoa eta Bigarren Lurraldeko mutil seniorren hasiera ona Kopan.

1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK
    
    Berdinketa CB UROLA EK LAZTIMENDI eta Tolosa CF taldeen artean, Ispillan jokatutako tentsio handiko partida berdindu batean. Bi puntuak oso baliotsuak ziren bi taldeentzako, eta presioa nabaritu zuten. Bi taldeek hiru goleko aldea lortzeko aukera izan zuten, baina berdintasunak amaierara arte iraun zuen.

    Irabazteko azken erasoa izan zuten tolosarrak, baina horiek ondo defendatu eta baloia errekuperatzea lortu zuten arren, ez zen denborarik izan kontraerasoa antolatu eta jaurtiketa egiteko.

    Lastima mailaz igotzeko faserako sailkapena garaipen batekin bideratu ez izana, baina galtzea okerragoa izango zen, eta berdinketa gaitz txiki da. Horarela, sailkapenan tarteak mantentzen dira, baina gol-alde partikularra galdu da.

    Hemendik aurrera ez dago huts egiterik, eta hurrengo jardunaldia Ordizian irabaztera behartuta gaude.

UROLA EK LAZTIMENDI, 28 - TOLOSA ESKUBALOIA CF, 28


1. LURRALDEKO EMAKUMEZKOAK

    Aurreko jardunaldietan CB UROLA EK URZUMeko nesken lan ona eta jarrera nabarmendu genituen, eta hala jarraituz gero garaipenak iritsiko zirela aipatu genuen. Bada, asteburu honetan saria jaso dute, eta bigarren garaipena lortu dute Ligan. Gainera Goierri Garaiko derbian, Legazpiko La Salle Eskubaloiko nesken aurka.

    Bi taldeei asko kostatu zitzaien lehen gola sartzea, hutsna seigarren minutuan, eta lehenengo zatia oso berdindua izan zen, azken bost minutuetan Iñigoren neskek hiru goleko errenta lortu zuten arte. 10-13 atsedenaldian.

    Bigarren zatian, horiak abantaila handitzen joan ziren, sei golekoa ere lortu zuten, baina Legazpiko neskek gol bakar batera gerturatzea lortu zuten. Geureen buruhaustea legazpiarrak piboteekin egindako jokoa izan zen. Ezin izan zituzten geldiarazi eta gol sartu edo zazpi metro lortzen zituzten. Iñigok hutsartea eskatu zuen, jokalariak lasaitu eta zentratu zituen eta horrela denboraldiko bigarren garaipena lortu zuten.

OSKARBI OPTIKA LEGAZPI, 24 - UROLA EK URZUM, 28


2. LURRALDEKO GIZONEZKOAK

    CB UROLA EK ALAI HORTZ KLINIKAren partidarik onena izan ez arren, Bigarren Lurraldeko taldeak merezitako garaipena lortu zuen orain arte irabazi ezin izan zuen aurkari baten aurka.

    Zehaztasun gutxiko bigarren zati trabatu batean, markagailua oso orekatua egon zen une oro, baina Nagoreren mutilek amaiera estua kudeatzen asmatu eta erabakitasunez jokatu zituzten azken minutu horiek.

    Alderdi negatiboa Haritz Arburuaren lesioa izan zen, hari eskaintzen diogu garaipena, eta berehala suspertzea opa diogu. Aurrera!!

UROLA EK ALAI HORTZ KLINIKA, 32 - LANA ALOÑA MENDI KE, 31


ESKUBALOI ESKOLA

    Klubeko gaztetxoenek topaketa berri bat izan zuten asteburuan eta kirol eder honen hastapenetan urratsak ematen jarraitzen dute.

    Tolosa CF, Hernani ET eta Saieko KE-ekin aritu ziren Eskubaloi Eskolako alebin eta benjamin neska-mutilak. Lagunak egin, eskubaloia ezagutu, lehiatu…



EMAITZAK Resultados  · 2022 / 03 / 26-27

1. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 1ª Territorial Masculina

Urola EK · Laztimendi

28

28

Tolosa Eskubaloia CF

1. Lurraldeko Emakumezko Seniorrak · 1ª Territorial Femenina

Oskarbi Optika Legazpi

24

28

Urola EK · Urzum

2. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 2ª Territorial Masculina

Urola EK · Alai Hortz Klinika

32

31

Lana Aloña Mendi KE

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Urola EK · Cristaleria Gohierri

-

-

Atsedena

Kadete Gizonezkoa Euskal Liga · Cadete Masculino Liga Vasca *

Urola EK · RS Aralar

-

-

Balonmano Barakaldo A

Kadete Emakumezko  Errendimendua · Cadete Femenina Rendimiento

Urola EK · Construcciones Antio

19

36

La Salle Saieko KE

Kadete Gizonezkoak Partaidetza · Cadete Masculino Participación

Leizaran Horia

20

18

Urola EK · Antonio Aranzadi

Infantil Gizonezkoak Partaidetza · Infantil Masculino Participación

Urola EK · Goierribus

36

7

Leizaran Horia

Infantil Emakumezko Partaidetza · Infantil Femenino Participación

Urola Eskubaloi Kluba

16

13

Zudugarai Orio Eskubaloia

Alebin Gizonezkoak Errendimendua · Alebin Masculino Rendimiento

Urola Eskubaloi Kluba

-

-

Atsedena

Eskubaloi Eskola · Escuela Balonmano

Urola Eskubaloi Kluba

-

-

Tolosa CF, Hernani ET, Saieko KE



* Atzeratua