Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

MARTXOAREN 12-13ko KRONIKAK


Nabarmentzekoa da CB UROLA GOIERRI BUS Infantil Gizonezkoen taldearen garaipena. Garaipen horrekin, mailako B multzoko Liga tituloa lortu dutelarik.

1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK

    Azken hamar minutuetan erabaki zen partida parekatua eta zaila izan zuten lehen taldeko mutilek. Nahiz eta aurkariaren planteamendua ezagutu, bost bateko defentsa aurreratua eta erasoan pibote bikoitzarekin, ez zen erraza izan aldeak markatzea.

    Lehen lerroko albokoen arteko konbinazioek, defentsa serioa eta atezainek une jakin batzuetan egindako ekarpenarekin, horitxoen aldekoa izan zen azken emaitza.

    Jardunaldi honekin, Euskal Ligara igotzeko bigarren fasearen erdialdera iritsi gara. CB UROLA EK LAZTIMENDIren aukerek bere horretan jarraitzen dute, baina bigarren itzulia geratzen da, non errore-marjina minimoa izango baita, aurkarien mailagatik.

    Hurrengo jardunaldian Irunera joango gara Liga irabazteko hautagai sendoa den arerio baten aurka lehiatzera.

UROLA EK LAZTIMENDI, 32 - SAIEKO KE, 27


1. LURRALDEKO EMAKUMEZKOAK

    Mailak ez digu uzten sailkapeneko goiko taldeak estutzen. Asteburu honetan horrela izan da, eta neskek dena eman eta gogor borrokatu diren arren, porrot egin dute.

URNIETA QUEL ABOGADOS, 31 - UROLA EK URZUM, 13


JUBENIL GIZONEZKOAK

    7 eta 1eko lehen partziala lortu ondoren, partida erreza zirudien. Horitxoak, ordea, beheruntz egin zuten, eta atsedenaldira 16 eta 19 galtzen iritsi ziren, batez ere sei metrotako jaurtiketa argietan asmatu ez zutelako.

    Bigarren erdian, askoz zentratuago eta defentsan sendoago arituz, emaitzari buelta eman eta 2/3 goleko errenta lortu ahal izan zuten. Errenta hori ondo kudeatu zen, baina azken minutuetan urduritasuna nabaritu zen.

    CB UROLA EK CRISTALERÍA GOIERRI da C multzoaren sailkapenako burua lehen itzuliaren amaieran. Ea bigarrenean errepikatzen den!

UROLA EK CRISTALERÍA GOHIERRI, 36 - ERREKA BERGARA KE, 34


KADETE GIZONEZKOAK EUSKAL LIGA

    Partida zaila, Euskal Ligako guztiak bezala, CB UROLA EK RS ARALAR taldearentzat. Lehen zatian asko kostatu zitzaien, batez ere defentsan, aurkako penalti asko... Bigarrenean, ondo erreakzionatu zuten, eta aldeko partzial batek Eibar hutsartea eskatzera behartu zuen.

    Euskal Ligaren maila nabaritzen da, ikasteko asko dago, baina talde moduan jokatzen dutenean eskatutako mailatik hurbil daude eta aurkariei kalte egiten diete.


UROLA EK RS ARALAR, 35 - ARRATE EIBAR ESKUBALOIA, 44


KADETE GIZONEZKOAK PARTAIDETZA

    Bi faseko partida. Lehenengo hogei minutuetan talde bisitaria nagusitu zen (horitxoek ez zuten sartu lehen gola hamaikagarren minutura arte) eta atsedenaldira hamar goleko abantailarekin iritsi ziren.

    Atsedenaldiaren ondoren, egoera guztiz aldatu zen, etxekoek lehen zatian huts egin zuten guztia asmatu zuten eta CB UROLA EK ANTONIO ARANZADIk partida berdindu zuen bi minutu falta zirela.

UROLA EK ANTONIO ARANZADI, 28 - INGOU ARRASATE, 28


INFANTIL GIZONEZKOAK

    Tentsio handia, urduritasuna eta poza igandean CB UROLA EK GOIERRI BUS eta Ereintzaren artean jokatutako partidan. Moranek entrenatutakoak intentsitate handiz hasi ziren, eta lehen zatiaren amaieran 4 goleko aldeaz irabazten zuten.

    Bigarren zatian, urduritasuna azaldu zen, eta, azken hiru minutuetara hiru goleko aldeaz iritsi arren, talde bisitariak minutu bat falta zela berdinketa lortu zuen. 23. golak eta bihotzekoak emateko moduko amaierak, mailako B taldearen tituloa lortzeak dakarren poztasunari eman zion bide. Zorionak guztioi egindako lanagatik! Aupa UROLA!


UROLA EK GOIERRI BUS, 23 - EREINTZA BEISSIER, 22



EMAITZAK Resultados  · 2022 / 03 / 12-13

1. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 1ª Territorial Masculina

Urola EK · Laztimendi

32

27

Saieko KE

1. Lurraldeko Emakumezko Seniorrak · 1ª Territorial Femenina

Urnieta Quel Abogados

31

13

Urola EK · Urzum

2. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 2ª Territorial Masculina

Lana Aloña Mendi KE

30

23

Urola EK · Alaia Hortz Klinika

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Urola EK · Cristaleria Gohierri

36

34

Erreka Bergara KE

Kadete Gizonezkoa Euskal Liga · Cadete Masculino Liga Vasca

Urola EK · RS Aralar

35

44

Arrate Eibar Eskubaloia

Kadete Emakumezko  Errendimendua · Cadete Femenina Rendimiento

Urola EK · Construcciones Antio

18

27

Usurbil KE

Kadete Gizonezkoak Partaidetza · Cadete Masculino Participación

Urola EK · Antonio Aranzadi

28

28

Ingou Arrasate

Infantil Gizonezkoak Partaidetza · Infantil Masculino Participación

Urola EK · Goierribus

23

22

Ereintza Beissier

Infantil Emakumezko Partaidetza · Infantil Femenino Participación

Urola Eskubaloi Kluba

11

17

La Salle Saieko Horia

Alebin Gizonezkoak Errendimendua · Alebin Masculino Rendimiento

Urola Eskubaloi Kluba

-

-

Atsedena

Eskubaloi Eskola · Escuela Balonmano

Urola Eskubaloi Kluba

-

-

Atsedena