Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

AZAROAREN 20/21eko KRONIKAK ETA EMAITZAK


Nabarmentzekoa da asteburu honetan emakumezkoen eta gizonezkoen lehen taldeak jokatutako derbiak, emaitza desberdinekin. Neskek ezin izan zuten La Salle Legazpirekin, eta mutilek Ormaiztegi garaitu zuten.

1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK

Garaipen handia gizonezkoen lehen taldearentzat. Ormaiztegiren aurkako derbia zelako eta garaipena lortzeko moduagaitik. Partida osoan, UROLA EK LAZTIMENDIko mutilak atzetik joan ziren markagailuan. Motel, ahul erasoan... ezinean aritu ziren. Atsedenaldira hiru goleko desabantailarekin iritsi ziren, 8-11. Bigarren zatian gauzak are gehiago okertu ziren, eta, amaitzeko hamar bat minutu falta zirela, zortzigatik, 15-23, galtzen ari ziren. Partida galduta zirudien. Une horretan, Inixiok, kale edo bale, defendatzeko modua aldatzea erabaki zuen. Aurkariaren albokoak presionatuz, defentsa aurreratua agindu zuen eta partida errotik aldatu zen. Bisitariak ez ziren gai izan defentsa modu berria gainditzeko, eta etxekoak gora egiten zuten bitartean, urduritasunak eta ezintasunak talde bisitaria hartu zuten. Horitxoek markagailua iraultzeko gai izan ziren eta ormaiztegiarrak berdintzeko azken aukera izan bazuten ere, ez zuten asmatu eta derbiko bi puntuak Urretxu-Zumarragan gelditu ziren. Garaipen horrekin eta gainerako emaitzekin, UROLA EK LAZTIMENDI bakarrik dago sailkapeneko lehen postuan.


1. LURRALDEKO EMAKUMEZKOAK

Denboraldi honetan gol gehien sartu dugun partida izan arren, UROLA EK URZUMek Urola-Garaiko derbia galdu zuen. Oso ondo hasi ginen, lau goleko aldea ere izan genuen (7-3), baina indarrak ahitu zitzaizkigun, eta legazpiarrak, nagusitasun fisikoari eta kontrajartzen asmatu ez genuen piboteenganako jokoari esker, aurretik jarri ziren, eta atsedenaldira 10-13koarekin iritsi ginen. Berriro hastean, legazpiarrak nagusi izan ziren, eta errenta 7 edo 8 golekoa izatera iristsi zen. Baina defentsan gehiago estuz eta erasoan azkarrago jokatuz, 2 goletara inguratzea lortu genuen. Markagailua iraultzea posible zirudien, baina ez zuen denborarik eman eta derbia Legazpira joan zen. Azken txistua entzun arte borrokatu ginen eta ez da gutxi, baina baloi-galerak eta defentsa-irmotasun urriak asko zigortzen gaituzte. Datorren astean beste aukera bat puntuak batzen hasteko, oraingoan Egiaren aurka. Neskek merezi dute, baina oraindik ez digu irabazteko ematen... Lanean jarraituko dugu!


KADETE GIZONEZKOAK ERRENDIMENDUA

Denboraldiko bigarren porrota UROLA EK RS ARALARentzat eta berriz ere gutxienekoagatik. Gol bakar batek eragindako porrotek min eragiten badute, denbora igaro ondoren aldeko penaltia izateak eta huts egiteak ankerragoa bihurtzen du porrota. Horiak gehiago izan ziren lehen erdian, eta 12-8 nahiko esanguratsu batekin iritsi ziren atsedenaldira. Baina bigarren zatian, Aloña Mendi, atezainak eta defentsak egindako lan onari esker, diferentzia berreskuratzeko eta aurretik jartzeko gai izan zen. Bestalde, Urola EK ez zen eroso egon, gol sartzea asko kostatu zitzaigun eta defentsan bigun geunden... Denboraldiko bigarren porrota honek, biak etxean eta gutxieneko aldeaz, sailkapena zaildu egiten du eta ez digu hutsegite-tarterik uzten... Beraz, estutu eta dena ematera... Animo!


KADETE EMAKUMEZKOAK ERRENDIMENDUA

UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIOk garaipen erosoa lortu zuen Orio Eskubaloiaren aurka, baina gureek ez zuten partida onik jokatu. Garbi ikusten zen Jose Angelen nesken nagusitasuna, baina kosta egin zen hori islatzea. Partida honetan, lokalak gaizki hasi eta hobetzen joan ziren. Astun hasi ziren, jokoan zentratu ezinik, eta zortzigarren minuturako, teknikariek hutsartea eskatu zuten, naiz eta ondorio handirik izan ez. Defentsan hutsegiteekin, erasoko eraginkortasunak bakarrik eman zien abantaila, jokoa doitzen joan ahala handituz joan zena. Lan asko dago egiteko hazten jarraitu eta partidetan, entrenatzen dena eginez gero, jokoa eta emaitzak hobetu daitezkeela konturatzeko. TALDEAREN PENTSAMOLDEA LANTZERA!

EMAITZAK Resultados  · 2021 / 11 / 20-21

1. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 1ª Territorial Masculina

Urola EK · Laztimendi

28

27

Ormaiztegi

1. Lurraldeko Emakumezko Seniorrak · 1ª Territorial Femenina

Urola EK · Urzum

24

28

La Salle Legazpi

2. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 2ª Territorial Masculina

Urola EK · Alaia Hortz Klinika

29

38

Txingudi

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Hernani

37

25

Urola EK · Cristaleria Gohierri

Kadete Gizonezkoa Errendimendua · Cadete Masculina Rendimineto

Urola EK · RS Aralar

23

24

Aloña Mendi

Kadete Emakumezko  Errendimendua · Cadete Femenina Rendimiento

Urola EK · Construcciones Antio

38

28

Orio

Kadete Gizonezkoak Partaidetza · Cadete Masculino Participación

Donibane

30

22

Urola EK · Antonio Aranzadi

Infantil Gizonezkoak Partaidetza · Infantil Masculino Participación

Urola EK · Goierribus

35

15

Arrate Eibar  B

Infantil Emakumezko Partaidetza · Infantil Femenino Participación

Ordizia

8

23

Urola Eskubaloi Kluba

Alebin Gizonezkoak Errendimendua · Alebin Masculino Rendimiento

Urola Eskubaloi Kluba

-

-

Atsedena

Eskubaloi Eskola · Escuela Balonmano

Urola Eskubaloi Kluba

-

-

Atsedena