Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

HARROBIA BIZIRIK DAGO!


Azaroak 13/14ko asteburuan Eskubaloi Eskolako neska-mutilen eta Errendimenduzko Alebinen debuta azpimarratuko dugu…

Pandemiagatik urte eta erdi geldirik egon ondoren, Eskubaloi Eskolak martxan dira berriz ere, eta lehen lehia igande honetan jokatzeko aukera izan dute. Hilean behin, gutxi gorabehera, egoitza batean elkartuko dira elkarrekin partidak jokatzeko. Azaroaren 14an, Zumarragako Ispilla kiroldegian, Elgoibar, Orio, Tolosa, Zarautz eta Urretxu-Zumarragako 75 haur inguru bildu gara, eta ilusio handiz, barruan genuen guztia eman dugu, harmailetan elkartu diren guraso piloaren gozamenerako. Haiek txaloz eskertu dute gure ahalegina. Guk ere primeran pasatu dugu, eta hurrengo jardunaldia iristeko irrikan gaude.



1. LURRALDEKO EMAKUMEZKOAK Emaitzak garbi islatzen du Ereintzaren erabateko nagusitasuna. Berez zaila egiten bazaigu partidetan lehiatzea, gaurkoan Urola EK Urzumek min hartutako 4 jokalari izan ditu, eta, beraz, ezinezkoa izan da misioa. Sailkapeneko lehenengo 6en aurka jokatu dugu, eta beti izan dira hobeak. Orain, beheko 6en kontra jokatzen hasten garenean, ea partidetan denbora gehiago sartzea lortzen dugun, eta bakarren bat irabaztea ere… Lehen aukera, datorren asteburuan La Salle Legazpiren aurkako derbyan. Aupa, neskak! Garai hobeak iritsiko dira. Eta osatu!



2. LURRALDEKO GIZONEZKOAK Nagore eta Moránek zuzendutako taldearen partida ona, hobeagoa den talde baten aurrean. Lehen zatia serioa eta konpentsatua erasoan eta defentsan. Bigarren zatian, jokalariei oxigenoa ematea galarazten dieten bajak nabaritu dira. Hala eta guztiz ere, Urola EK Alaia Hortz Klinikak bi ekintza positiborekin amaitu du partida, eta amaiera arte konpromisoa erakutsi du. Trebatzen ari den talde honetan gauza oso positiboak ikusten hasiak dira.



KADETE GIZONEZKOAK ERRENDIMENDUA Joan den asteburuan lehen partida galdu ondoren, Urola EK RS Aralar garaipenen bidera itzuli da, Eibar garaituz. Horiak hobeak izan dira hasiera-hasieratik, Unibertsitateko pista irristakor eta arriskutsuan. Datorren asteburuan beste aurkari gogor bat etorriko da, gure mutilekin puntutara berdinduta dagoen Oñatiko Aloña Mendi. Eutsi!



KADETE EMAKUMEZKOAK ERRENDIMENDUA Partida oso parekatua hasieratik. Gutxiagotik gehiagora joan gara, eta, Aloñaren defentsaren gogortasuna gorabehera, amaierara arte borrokatu gara etengabeko heltzeak eta kolpeak jasoz, amaieran bitik irabazteko. Partida honekin amaitzen da lehiaketaren lehen fasea, eta, gaurko garaipena gorabehera, beheko taldean jokatuko dugu. Lanean eta borrokan jarraitu!



INFANTIL EMAKUMEZKOAK Ainhoa eta Eiderren nesken partida ona. Garaipena lortu arren, galeraren bat izan da eta hobetzeko gauza batzuk. Pixkanaka egingo dugu...



ALEBIN GIZONEZKOAK ERRENDIMENDUA Gogo eta urduritasun handiko lehen partida. Jose Angel eta Urtziren mutilek ondo jokatu dute, aukera asko sortuz, baina jaurtiketan huts egin dute. Galdu arren taldeak sentsazio onak utzi ditu eta porrotetik asko ikasten da. Lanean jarraituko dugu.


EMAITZAK Resultados  · 2021 / 11 / 13-14

1. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 1ª Territorial Masculina

Urola EK · Laztimendi

-

-

Atsedena

1. Lurraldeko Emakumezko Seniorrak · 1ª Territorial Femenina

Ereintza

34

13

Urola EK · Urzum

2. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 2ª Territorial Masculina

Urola EK · Alaia Hortz Klinika

22

32

CDB Leizaran

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Urola EK · Cristaleria Gohierri

-

-

Atsedena

Kadete Gizonezkoa Errendimendua · Cadete Masculina Rendimineto

Eiba Eskubaloia B

15

33

Urola EK · RS Aralar

Kadete Emakumezko  Errendimendua · Cadete Femenina Rendimiento

Aloña Mendi KE

26

28

Urola EK · Construcciones Antio

Kadete Gizonezkoak Partaidetza · Cadete Masculino Participación

Urola EK · Antonio Aranzadi

32

23

Arrasate

Infantil Gizonezkoak Partaidetza · Infantil Masculino Participación

Ereintza

17

15

Urola EK · Goierribus

Infantil Emakumezko Partaidetza · Infantil Femenino Participación

Urola Eskubaloi Kluba

18

11

Leizaran Txuria

Alebin Gizonezkoak Errendimendua · Alebin Masculino Rendimiento

Pulpo

21

11

Urola Eskubaloi Kluba

Eskubaloi Eskola Alebinak · Escuela Balonmano Alevines

Urola Eskubaloi Kluba

00

04

Tolosa CF

Eskubaloi Eskola Benjaminak · Escuela Balonmano Benjamines

Urola Eskubaloi Kluba

02

02

Elgoibar Sanlo