Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

3. GARAIPENA JARRAIAN


UROLA A. ARANZADI S.L.k Elgoibarri eta Legazpiri irabazi die lau egunen buruan.


Larunbat arratsean Hotel Txrriduna Elgoibarren aurka neurtu zituen indarrak eta garaile irten zen. Partida estua izan zen lehen hamar minutuetan, baina hortik aurrera zumarragatarrak tartea zabaltzen hasi ziren eta azkenean 12 goleko alde lortu zuten.

10. minutuan defentsa estutu zuten horitxoek eta hori izan zen partidaren gakoa. Atsedenaldira 25 - 15eko markagailuarekin heldu ziren eta bigarren zatian zaharrak berri. Defentsa ona, beharbada eraso pattalagoa, baina ona eta hala iritsi ziren amaierara. Azkenean 38 - 26.

Ostegunean Karibe Zaharra Txikiren aurkako norgehiagoka zuten eta hontan ere garaile irten ziren. Lehenengo minutitik legazpiarrek ezintasun nabaria zuten bai erasoan eta bai defentsan eta horregaitik zailtasun handirik gabe menderatu zituzten. Horren adierazgarri lehen zatiaren amaierako 6 - 24 eta partidaren hondarreko 6 - 45eko emaitza. Azpimarratzekoa bigarren zatian gol bakar bat ere jaso ez zutela Jose Angelen mutilek.

Eskerrik beroenak zalego ezin hobe horri bai partidu estuetan eta bai lasaietan beti hor daudelako.