Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

KADETE GIZONEZKOEN 3. JARDUERA


UROLA KE PREMAK ekoak Egia Igoa Leihoaken auka galdu dute eta UROLA KE A. ARANZADI SLkoak Leizaranen aurka irabazi


Lerro hauetan aipatu izan dugu UROLA KE PREMANKeko mutilentzat formakuntza denboraldia izango dela aurtengoa. Hala eta guztiz, partida joan eta partida etorri, egurra jasotzea ez da inorentzat atsegina. Horregatik, erakusten duten grina eta kemerangatik gure mutilak zoriontzen ditugu.

Oraindik ikasteko eta hobetzeko asko dagoen arren, aurrera pauso batzuk ikusi ahal izan ziren larunatean. Pixkanaka Jon Andoni Estrella eta Julen Martinen lanak fruituak ematen ari da eta asteburuan landutako jokaldi batzuk ongi amaitu zituzten jokalariek. Hori da bidea, lana eta pazientzia. Azpimarratzekoa da atezain berriaren debuta. Jean-Pierre Morak geldiketa batzuk egiteko gai izan zen eta hemendik zortea opa diegu bai berari eta bere taldikedeei.

Txanponaren beste aldean, bigarren urteko kadete taldea dugu. UROLA KE ANTONIO ARANZADI SLko mutilek, aurreko asteko porrota gaindituz, garaipenaren ildora bueltatu ziren. Orduko akatsetatik ikasiz, Andoainen denboraldi honetako partidarik osoena egin zuten. Partidan buru-belarri sarturik, elkar ondo hartuz, defensan sendo eta erasoan asmatuz erraztasunez garaitu zuten CDB Leizaran taldea.

Partidaren hasieratik izan ziren nagusi. Defentsa sendo batez aurkarien erasoa ezeztatu zuten eta erasoan eraginkor aritu ziren, Atsedeneraldirako markagailua argi zegoen Jose Angelen mutilen alde (7 eta 18). Bigarren zatian horitxoek ez zuten beherutz egin eta apurka aldea handitzen joan ziren. Amaieran 18 eta 40, igandean urdinez ariu ziren horitxoentzat.