Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GARAIPEN ESTUA UROLA KE PREMANKENTZAT


Partida kaskarra jokatu arren 26 eta 24 irabazi zion Zalla Taberna Pulpo KEri


Gipuzkoako Kopako lehen jarduera izan zen igandean Ispillan eta gure mutilek zumaiarrak izan zituzten arerio. Jose Angelek entrenatutako mutilek ez zuten partida ona jokatu. Erasoan makal aritu ziren eta defensa nahiko txukuna egin arren bistariek, pibotearekin jokatuz, behin eta berriz gainditzen zituzten. Hala eta guztiz ere horitxoek gehiago ziren eta gutxigatik bada ere aurretik izan ziren markagailuan. Atsedenaldira hamairunako berdinketarekin iritsi ziren.

Jarraipena lehen zatiaren antzera hasi zen, ate batean zein bestean golak erraz lortzen zituzten eta bigarren zati honen erdira hogeinako berdinketa zegoen markagailuan. Une horretan kostaldekoak ahalegin berezia egin eta hiru goleko aldea lortu zuten, 20 eta 23. Jose Angelek hutsartea eskatu zuen, zuzenketa batzuk egin eta ahalegin berezi bat eskatu zien bere mutilei. UROLA KE PREMANKeko mutilek gogotsu berrekin zioten partidari eta hobeto jokatzen hasi ziren. Denbora gutxian markagailua orekatu zuten eta amaieran garaipena etxean gelditu zen, 26 eta 24. Amaieran bezala jokatu izan bazuten garaipen argiago bat lortuko zezaketen eta horrek zer pentsa ematen du.