Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA KE LAZTIKOEN PORROT MINGARRIA


CD Egia Promo Haizea nagusitasun handiz gailendu zitzaien gure mutilei.


Partida zaila zuen talde horitxoak asteburu honetan. Parez pare sailkapenean bigarren doan eta mailaz igotzeko hautagaietako bat den CD Egia zuen eta punturen bat urratzea zaila zirudien. Lehen itzulian gure mutilek ezustekoa emateko zorian egon ziren eta Donostiara itxaropen txiki batekin bidaiatu zuten.

Jose Manuel Ruizen mutilek partidaren hasiera nahiko polita egin zuten eta etxekoak ezin izan zuten tarte handirik zabaldu. Amaiera aldera ordean donostiarrek norgehiagokari bizitasun gehiago emanez atsedenaldira bost goleko aldeaz, 17 eta 12, iristea lortu zuten.

Bigarrengo zatian etxekoen nagusitasuna agerian gelditu zen eta UROLA KE LAZTIko mutiek amore eman behar izan zuten. Amaierako markagailuak, 35 eta 22, garbi adierazten du talde baten eta bestearen arteko aldea.

Otsailak 23an, asteartea, punturen bat lortzeko aukera berri bat izango dute gure mutilek, egun horretan aurreko asteburuan atzeratutako Portugaleteren aurkako partida izango bai dute, 20:30etan Ispilla Kiroldegian.