Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA KE ANTONIO ARANZADIKOEN BERDINKETA.

alt

Bergarako Labegaraieta kiroldegian jokatutako norgehaigokan hogeitabederatzina berdindu dute.

P
artida bizia eta lehiatua izan zen larunbatean Bergara Soraluzek eta UROLA KE ANTONIO ARANZADI SLek eskaini zigutena. "Canario"ren mutilak joko polita egin zuten hasieran eta erasoan ongi aritu ziren. Defentsa lanetan ordea akatsak egin zituzten eta norgehiagoka orekatua izaten ari zen. Lehen zatiaren azken hamar minutuetan bergararrak suspertu eta sei goleko aldeaz iritsi ziren atsedenaldira (14 - 9).

Jarraipenean horitxoek lan ona egin zuten eta apurka ahaleginaren fruituak nabaritzen hasi ziren. Defentsan sendoago eta erasoan arin, markagailua orekatzea lortu zuten. Banan-banako defentsak bergararrak ezustean harrapatu zituen eta ate aurrean eraginkortasuna galdu zuten. Gure mutilek aurretik jartzeko aukerak ere izan zituzten, bainan esperientzi faltak eta antsietateak baloia gaizki jokatzea eragin zien. Adibide garbia 40 segundo falta zirelarik UROLA KE ANTONIO ARANZADI SLkoek pasean eginiko hutsa. Baloi hori galtzeak bergararrei azken jabetzan irabazteko aukera ematen zien, baina bisitariek zorrotz defenditu zuten eta Patxi atezainaren geldiketari esker puntu bat ekartzea lortu zuten (29 - 29)

Gure taldeko golak honela banatu ziren:: Julen Cabrerak 9., Mikel Burguerak 7, Endika Plazaolak 4, Asier Alfonsok 4, Marlon Aguilarrek 3, Aitor Parrak 1 eta Asier Jimenezek 1. Aipagarria da infantilak talde honi egiten dioten ekarpena. ANIMO MUTILAK, SEGI HORRETAN !!!