Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GARAIPEN BIKAINA UROLA KE PREMAKEKOENTZAT.


Lehen urteko kadete mutilak 32 eta 33 estu batez bi puntuak ekarri zituzten Oreretatik.


"Forualdundiko Garaikurra" txapelketari ekiteko norgehiagoka zaila zuten Jose Angelen mutilek. Ereintza Beisser taldearen aurka neurtu zituzten indarrak eta lehendik ere jokatuak ziren beraien aurka. Beraz, jakitun ziren Oreretakoak oldarkor eta gogor jokatzen dutela, batez ere defentsan. Oraingoan ere horrela izan zen, baina gure mutilek ez ziren kikildu eta ia partida osoan atzetik izan baziren ere, azkenean garaipen handi bat lortu zuten.

Lehen zatia orekatua izan zen. Lehen hamar minutuetan markagailuak bostnakoa erakusten zuen. Etxekoak jokoa zakartzearekin batera hiru goleko aldea lortu zuten, baina horitxoek erreakzionatu eta atsedenaldira 16 eta 15 estu batez iritsi ziren.

Jarraipena antzeko izan zen, etxekoak erasokor eta gureak aurpegia galdu gabe. Bazirudien garaipena Oreretan geldituko zela, bost minutu faltan gureak bi golez galtzen bai zuten. Baina UROLA KE PREMANKekoek ez zuten etsi eta amaierarako bi falta zirelarik oreka ezarri zuten markagailuan eta hurrengo jokaldian lehen aldiz ziren aurretik. Etxekoak hogeta hamabinako berdinketa ezarri zuten eta hogei segundoren faltan, zazpi metroko jaurtiketa bati esker, gureak berriz ere aurretik ziren. Etxekoak gogo biziz saitu ziren azken aukeran, baina falta batek eta gure jokalari baten maltzurkeriak markagailua bere horretan uzti zuen, 32 eta 33 bisitarientzat.

Aipatu beharrik ez dago horrenbeste kostatako garaipenak gure mutilengan izan zuen eragina, aldageletan dena zen poza eta algara. Asteburu honetan talde lana da aipagarriena, baina hala eta guztiz ere Imanol Garziandiak lorturiko hamalau golak ere oiartzuna merezi dute. Gainera, aspaldi burumakur ikusten genituen jokalariak, Oier Zabaloren kasua adibidez, suspertzen hasiak dira eta hori ere seinale ona da. Ea horrek eta larunbateko garaipenak, Gabonetako atsedenalditik hona joko triste eta gris kolorekoa egiten zuen taldea suspertzeko balio izaten duen. Baietz dirudi. EUTSI MUTILAK !!!