PORROT KUTSUKO PUNTUA
Partida osoan aurretik izan ondoren, azken unean jasotako gol baten erruz, 26nako berdinketarekin itzuli ziren UROLA KE LAZTIkoak.
Bi aurkari zuzenen arteko partida izan zen eta Zumarraga-Urretxukoek garaipena eskuratu izan balute bizkaitarrak aurreratuko zituzketen sailkapenean.
UROLA KE LAZTIkoek nagusitu ziren kantxan aurreneko zatian, eta horren erakusgarri da atsedenaldiko emaitza, zazpi eta hamahiru. Aipatzekoa da gure atezain Iker Hernandezek lehen zati honetan eginiko lan bikaina.
Bigarren zatia oso bestelakoa izan zen. Basauritarrak dena ematera atera ziren eta gure mutilen zenbait akats tarteko partida orekatu egin zen. Amaierarako zortzi minutu faltan gipuzkoarrek berriz ere tartea irekitzea lortu zuten eta bazirudien garaipenak ez ziela ihes egingo. Baina etxekoak ez zeuden amore emateko prest eta azken ahalegin batean eta horitxoek jaurtiketetan huts egin zutela baliatuz, partida berdintzea lortu zuten minutu baten faltan.
Gure mutilek luze jokatu eta gola lortu zuten zortzi segundo falta zirelarik. Etxekoen azken erasoan bisitariek falta egin zuten partida amaitzearekin batera. Horrek, Basaurikoak zuzeneko jaurtiketa bat egitea derrigortzen zituen eta zaila badirudi ere jaurtitzaileak defentsa ezustean harrapatu zuen eta berdinketako gola lortu.
Gure mutilek partida osoan borrokatutako ia guztia pikutara joan zen, baina burua altxa, aurrera begiratu eta borrokan jarraitzea besterik ez da gelditzan.