UROLA KE PREMANKEN BIGARREN FASEKO LEHEN GARAIPENA
25 eta 26 garaitu zuen JD Arrate, emozioz eta zalantzaz beteriko norgehiagokan.
Ongi hasi ziren gure mutilak. Bosgarren minutuan 4 eta 1 agintzen zuten eta lehenengo zatiaren erdialdera 8 eta 4 ziren aurretik. Une horretatik aurrera ordea bisitariek lerroak estutu zituzten eta horitxoek aurreko norgehiagoketan eginiko hutsak errepikatu zituzten: Eskarmentu gehien duten jokalariek pase erraz ugari galdu zituzten (9 zenbatu genizkien) eta jaurtiketetan ez zuten atearekin asmatu. Ondorioz eibartarrak markagailuan gerturatzea lortu zuten, baina azken uneko erreakziori esker Jose Angelen mutilek hiru goleko aldeaz iritsi ziren etsedenaldira (13 eta 10).
Bigarren zatian armaginak partidaren bila kantxaratu ziren. Defentsa are gehiago estutuz eta erasoan arin jokatuz markagailua estutu zuten beste behin. Gure mutilek ez zuten talde jokoan asmatzen eta lehen lerroko jokalarien eta pibotearen bakarkako jokoan oinarrituz lortu zuten markagailluan auuretik jarraitzeko, baina beti ere gol bateko abantailaz. Aizpururen geldiketek ez ziren nahiko izan eta amaierarako bost minutu faltan bisitariek 22nako berdinketa ezarri zuten. Bi puntuak Ispillatik alde egiteko arriskua handia zenean, albokoaren jokaldi bikain batek eta atezainaren hamaikagarren gediketak bi goleko aldea ezartzeko aukera eman zien UROLA KE PREMANKeko mutilei. Amaiera arte abantaila kudeatzen jakin zuten eta amaieran 26 eta 25 etxekoen alde.
Bigarren fase honetan partida guztiak oso orekatuak izaten ari dira. Norgehiagokak zirraraz eta zalantzaz beteak izaten dira, edozein garaile irten daitekelarik. Gure mutilek bederatzi eta habigarren arteko postuak dituzte jokoan eta ziur gaude ahalik eta aurren gelditzeko borroka egingo dutela. ANINOMO MUTILAK!!!