DERBIAN UROLA KE PREMAK GALTZAILE
Gure mutilek txukun aritu arren ezin izan zuten garaipena lortu, amaieran 21 eta 38 legazpiarrentzat.
Larunbatean multzoko oilarretako bat genuen bisitari Ispillan, Legazpiko Karibe Zaharra. Beraien asmoa partida irabaziz multzoko bigarren postua ziurtatzea zen, horrek Gipuzkoako Txapelketarengatik borrokan jarraitzea ahalbideratzen bai zien. Jose Angelen mutilei berriz garaipenak laugarren postua mantentzea ziurtatzen zien.
Aurreneko minutuetan UROLA KE PREMANKeko mutilek ez zuten ate aurrean asmatu eta bisitariek aurrea hartu zuten markagailuan bat eta laukoarekin. Pixkanaka horitxoak asmatzen hasi ziren eta tartea murrizteaz gain aurretik jartzea ere lortu zuten (8 eta 7). Legazpiarrak zertxobait urduritzen hasiak ziren, horren norgehiagoka estua ez bai zuten espero eta entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen. Hitzalditxoak nonbait eragina izan zuen, bisitariek azkarrago jokatzen hasi bai ziren. Hori eta gure mutilek baloi baztuk galdu zituztela baliatuz, kontraerasoan 0 eta 5eko partziala lortu zuten. Horrek min egin zien Zumarraga-Urretxukoei eta bizitasuna eta eraginkortasuna galdu zuten. Apurka tartea handitzen joan zen eta atsedenaldian 10 eta 21 garbia bisitarien alde.
Bigarren zatia lehenengoaren antzekoa izan zen. Lehen hogei minutuetan oreka izan zen nagusi. Gure mutilek ez zuten tartea murriztea lortu, naiz eta aldeko 7 eta 5eko partziala egin. Hori ikusirik entrenatazaileak, lehen zatian egin bezala, jokalariak aldatzeari ekin zion eta legazpiarrek eroso kontrolatu zuten partida. Amaieran, gehiegizkoa izan daiteken 21 eta 38.
Kadete mailako beste taldeak, UROLA KEk, atsedena zuen eta asteburu honetan ez zuen jokatu. Aste hau bere multzoko azken partida prestatzeko baliatu beharko du, eta bide batez gaztetxoenen porrotaren mendekua hartu dezake Karibe Zaharra Txikiren aurka neurtuko bai ditu indarrak.