Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA KE IRABAZI ETA UROLA PREMANKEK GALDU.


UROLA KE Irunen garaipena erdietsi du baina UROLA PREMANKEK zoritzarrez galdu.


Irunera egindako bisitan Ikerren mutilek bi puntuak lortu dituzte. Partida estua izan zen bere osotasunean, baina berdintasun hori ez zen ostopo izan bi taldeek kiroltasunez aritzeko. Azken emaitza, 26 eta 28.

Aldiz, UROLA PREMANKEK ez zuen lortu punturik etxera ekartzea, neurri handi batean Ereintzaren defentsa gogorrogatik. Norgehiagoka beriziki ondo hasi zuten horitxoek, erasoan baloia azkar mugituz eta hutsuneak nonahi aurkitzen zituzten. Atzean ere ezin hobeto: aurkarien barneraketak geldituz eta tartezka lortzen zituzten jaurtiketa garbiei atezainak erantzun bikainak emanez. Horrela atsedenaldira lau goleko aldeaz iritsi ziren (9-13).

Bigarren zatian Errenteriako jokalariek defentsa sendotu egin zuten eta une batzuetan bereziki gogorra, gogorregia izan zen. Hala, Urretxu-Zumarragatarrek zaila izan zuten baloia sareetara bidaltzea eta etxekoak apurka-apurka kontran zuten aldea ezerezean utzi zuten. Bertakoen defentsak berean jarraitzen zuen eta ondorioz jokoa behin eta berriz gelditu beharra izan zen lesioengatik. Une batzuetan, epaileak etxekoen defentsarekin eduki zuen permisibitateak gure jokalariak bere onetik atera zituen, itsutu egin ziren, eta ezin izan zuten markagailua irauli, azkenik merezigabeko 25 eta 19ko emaitza jasoz.

Horrelako defentsa gogorren aurrean epaileek eta, zergatik ez, entrenatzaileek erakutsitako jarrerak gaitzestekoak direla uste dugu. Hala ere gure mutilek horrelako azpikerietan ez sartzen eta talde moduan jokatzen ikasi behar dute. Azken finean denon helburu nagusia dibertitu eta horrenbeste atsegin dugun kirol zoragarria, ESKUBALOIA, egin nahi dugulako.