Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

JUBENILAK BIDE ONETIK DOAZ


Jokatutako bi partidak irabazi dituzte, azkena 24-28 Oñatin.

Jubenil mailako Gipuzkoako txapelketako bigarren jardunaldian, Urola Asp. St. Luciak Oñatiko kantxa urdinera joan behar izan zuen, Aloña Mendi KE-rekin indarrak neurtzera. Aurreko jardunaldia Ispillan lortutako emaitza onari jarraipena emateko, eta bide batez jokoan hobekuntzak egiteko, arerio egokiak ziren txantxikuak.

Aurreko astean partidak ez zuela distira handirik izan esan bagenuen, oraingo honetan ezin dugu gauza bera esan. Defentsan habeak sendo jarrita, lehen minutu berdindu batzuen ondoren gure taldeak erasoan ongi antolatutako mugimundu batzuei esker markagailuan aurrea hartzea lortu zuen. Aipatzekoa da lehen jardunalditik hona taldeak defentsan izan duen hobekuntza, Oñatiarren baliabideak ederki moztu baitzituzten gure jokalariek. Atsedenaldira iristerako lau goleko aldea zegoen markagailuan, 8-12.

Aldageletatik bueltan horitxoak partida irabazteko uste osoarekin kantxaratu ziren, lehen minutuetan 3-1eko partziala egin eta aldea sei goletara zabaldu baitzuten. Minutuak aurrera egin ahala ordea, etxekoak gero eta errazago lortzen zuten gure atea zulatzea, markagailuan hurbiltzen zirelarik. Bazirudien lehia amaiera oso estua izango zela, baina gure atezainak eginiko gelditu ederrei erasoko joko eraginkorra gehituta berriro ere tartea zabaldu eta bi puntuak batzea lortu zuten gure mutilek. Amaieran 28-24.

Jarunaldi honetan lortutako garaipenarekin gure taldeak jokatutako guztia irabazi du. Egoera berdinean da halaber, hurrengo aurkaria, Andoaingo Leizaran. Larunabatean beraz lehia polit bezain gogorra espero da Ispillan. Hala ere, gure taldeak badaki irabazteko zer egin behar duen, defentsan jardunaldi honetan bezain sendo jardun eta ersoan burua erabiliz, aukera guztiak aprobetxatu.