Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

HASTEKO, PORROTA


UROLA LAZTIk ezin izan dio Bigarren Nazional mailari garaipen batekin ekin.

Amaitu dira denboraldiaurreko kontuak eta dagoeneko hemen da lehia, eta aurreko denboraldiko arrakastak, gure lehen taldeari aurtengoan Bigarren Nazional mailan aritzeko aukera emango. Lurraldeko kategoriatik jauzi nabarmena dago eta lehen jardunaldi honetan argi asko geratu da, Gasteizen jokatutako norgehiagokan azken emaitza 37-22 izan baita.

Gure jokalariak arabako hiriburura gerturatu zirenerako jakinaren gainean ziren ez zela batere erraza izango bertan emaitza onik lortzerik, are gutxiago lesioen erruz zelaiko zortzi jokalari besterik ez izanda. Hala eta guztiz ere, lehenengo minutuetan ez ziren kokildu eta aurkariaren atea bilatu zuten markagailuan tarte txikiak zabalduz. Etxeko taldea ordea bizirik zegoen eta nagusi zirela erakustea lortu zuten, batez ere kontraesrasoak balituz. Lehen zatia amaitzear zela, Gasteiztarrak bolada onean sartu ziren eta sei goleko aldearekin atsedenaldira iritsi ziren.

Bigarren zatian, agerian gelditu zen horitxoek aulkian zuten hutsunea, alde batetik nekea, eta ohikoak ez ziren postuetan jokatu beharra bestetik. Gauzak horrela, erasoko jokoa erabat antzua izan zen, baloi asko galdu zirelarik. Etxekoek bitartean, bereari eutsi zioten, kontraerasoak aprobetxatuz tareta zabaldu. Amaieran 37-22.

Asteburuan gertatutakoa ahaztu eta datorrenari begiratzeko garaia da. Mailari neurria hartzeko, etxean izango dute hurrengo aukera Basauriren aurka, taldea animatzera Ispillara agertuko diren ikusleen laguntzarekin.