Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

INFANTIL GIZONEZKOAK GARAIPENA LORTUZ HASI DUTE BIGARREN ITZULIA


Egia "B" garaitu dute 20 eta 16.


Bigarren fasearen bigarren itzulia Egia "B"-ren aurka jokatzen hasi du UROLA PREMANK-ek. Lehen zatian bi taldeek defentsan ongi eta erasoan ere ez dira pattal aritu, nahiz eta etxekoak jaurtiketa erraz eta pase batzuk huts egin dituzten. Hala ere gure mutilak une oro aurretik joan dira markgailuan. Lehen ordu laurdenaren amaierara 9 eta 6-ko emitzarekin heldu dira.

Bigarren zatian Donostiarrak izan dira nagusi. Zati honetan ere baloi batzuk galdu dituzte Ikerren mutilek, pare bat zutoin jo eta atezainak hiru jaurtiketa gelditu ditu. Defentsako lana ona izan denez gol bateko abantailarekin iritsi dira horiak zatiaren amaierara.

Hirugarren eta azken hereneak ildo beretik jarraitu du. UROLA PREMANKek gehiago dela erakutsi nahi izan duen arren, Egia "B" lanerako zegoen eta markaigailuan ez da alde handirik izan. Amaieran, partida polit baten ondoren, 20 eta 16. Aipagarria da gure atezainaren lana, jaurtiketa mordoaz gain, bota dizkioten lau penaltiak gelditu ditu.

Datorren jardunaldian El Pilar bisitatuko dute infantilek. Joanekoan bi goleko aldeaz garaile irten ziren gureak, beraz berriro ere norgehiagoka estua espero da, akats gutxien egiten duena garaile irtengo delarik.